Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» 1. zk piano eta orkestrarako kontzertua
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Horrelaxe zioen gure orkestra nagusiaren aurreko asteko egitarau liburuxkak lehen orrialdean: *Sergei Rachmaninov (1873-1943), 1. zk piano eta orkestrarako kontzertzua fa sostenitu minorrean, Op. 1.* > Askotan bezala erdarara jo behar izan nuen kontua argitzeko: erdarazkoan *concierto para piano y orquesta n*º *1* zioen. > > Hortaz, *zk* hori *n*º-ren itzulpena zen. Baina irakur dezagun osorik, laburduren ihesbidea saihesteko: *lehen zenbaki piano eta orkestrarako kontzertua*. Hori da testuak dioena. Egitarauko hurrengo obra *bigarren zenbaki sinfonia* zen, Brahms-ena. Bi kasuetan euskara gaiztoa, inondik ere. Eman dezagun *zk*, ohi ez bezala, *zenbakidun*-en laburpena dela. Hala ere, zertara dator euskara ezinago gordin hori? > > Gauza jakina da gaztelaniaz arazo larriak dituztela ordinalen izenekin: *primero, segundo, tercero*, tira; baina **Mozart-en hamaikagarren sinfonia**, gorago jo gabe, zenbat erdaldunek jakingo lukete erdaraz zuzen esaten -*ez al da, bada, onceava sinfonía?*- galdetuko luke batek baino gehiagok. > > Zailtasun horri ihes egiteko sortu ziren *aula 11*, eta *sinfonía n*º *12* eta kidekoak. Eta ez al da morrontzaren mukurua, erdarari are bere ezintasunetan segitu behar itsu hori? Ez al da askoz ere naturalagoa euskaraz **S. Rachmaninov-en lehen kontzertua piano eta orkestrarako**? Ala *hamabigarren zenbaki(dun) sinfonia* bezalakoak erdarazkoaren kalko mekanikoa direlako egokiagoak dira, zinetako eta benetako hizkuntza, guretzat, espainola delako? > > > <br> > **(IBON SARASOLA hizkuntzalaria eta euskaltzaina da)** > > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1066730660/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table> > > <br> > Orain arte argitaratutako guztiak irakurtzeko sakatu "HEMEN":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1047033937
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com