Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Elefanteak eraisten
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Kontu handiz erabili behar dira hiztegiak, eta batez ere euskal hiztegiak. Lehengo egunean historiari buruzko euskal testu argitaragabe bat irakurtzen hasi eta berehala ikusi nuen erdal original narras baten itzulpen ia hitzez hitzezkoa zela: ia erabat “berreraiki” zitekeen jatorrizko testua itzulpena hitzez hitz berritzuliz. Mila adibideren artean, *elefanteak eraitsi* esaldia ikusi nuen, “abatir elefantes”-en itzulpena zena, noski. > Errua, neurri batean, hiztegigileona da. Denok ematen dugu *abatir*-en *eraitsi*, eta okerrago dena, OEHn ere, nahiz eta adiera nagusitzat “bajar, hacer descender” ematen den, horiekin batera “abatir, derribar” agertzen da, oker-edo nire ustez, ez baitago adibide horietan ia *eraitsi* bat ere “abatir, derribar”-en kide betea denik. Adibide horien arabera, hots, euskal tradizioaren arabera, Jesukristo eraitsi zuten gurutzetik, eta itsasontzietako belak ere eraits daitezke; *elefante bat eraistea* izango litzateke apal batetik edo sabaitik lurrera behetitzea. > > Aiputan dudan testuko *abatir*-en euskal kidea **tiroz hil** edo, grafikokiago, **(tiroz) lurreratu** izango litzateke nire ustez; eta maila apalago batean -jatorrizkoari ez dagokion mailan, antza- **(tiroz) bota**. Baina gure hiztegiek ez dute oraindik horrelako zehaztasun maila. Hortaz, itzultzaileak bere euskal senari adi egon beharko du beti, hiztegiek diotena gorabehera. Jeneralean egoten diren baino adiago. > > > <br> > **(IBON SARASOLA hizkuntzalaria eta euskaltzaina da)** > > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1064589148/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table> > > <br> > Orain arte argitaratutako guztiak irakurtzeko sakatu "HEMEN":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1047033937
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com