Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Kazetaritza zientifikoa
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Duela egun gutxi beka deialdi baten iragarpena ikusi dut. Iragarpenak dioenez “kazetaritza zientifikoan” da beka. Bukaerako –*n* horrek deseroso utzi ninduen, baina tira. Harritu ninduena izan zen ikustea, deialdiaren testua irakurtzean, beka ez zela kazetaritza zientifikoan, zientzia kazetaritzan baino. > Erdaraz *científico/scientifique* hitzak bi adiera ditu. Bata, “zientziaz diharduena”; bestea, “zientzien metodoez baliatuz egiten dena”. Aski da horretaz jabetzeko, M. Seco-ren hiztegia eta *Petit Robert* delakoa ikustea, adibidez. > > Nire ustez bederen kazetaritza zientifikoa, historia zientifikoa bezala, metodologia zorrotz eta zehatz bat erabiliaz egina izango litzateke, horrek inolako zentzurik balu. Aurrez aurre kazetaritza arrunta, edozein moduz-edo egina, izango luke. Zientziaz diharduen kazetaritza, aldiz, **zientzia kazetaritza** da. Bekaren deialdian bertan aipatzen den zientzia-dibulgazioa “zientziaz diharduen dibulgazioa” den bezalaxe. > > Arazoa latza da, zeren jende askorentzat euskal elkarketa sistema erabiliaz lortzen dena -zientzia(-)kazetaritza, esaterako- eta erdaratiko izenondoa erabiliaz ateratzen dena -kazetaritza zientifikoa- sinonimoak baitira, eta “garbizale” edo “ez-garbizale” jokatzea da bi aukeren arteko alde bakarra. Eta nire ustez hori ez da horrela kasu guztietan. Aipatu dudan kasu honetan, adibidez. > > > <br> > **(IBON SARASOLA hizkuntzalaria eta euskaltzaina da)** > > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1064589063/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table> > > <br> > Orain arte argitaratutako guztiak irakurtzeko sakatu "HEMEN":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1047033937
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com