Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Piezaren akabera, piezaren bukalana.
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Erdaraz *acabado/finissage* esaten zaion teknologia eragiketa izendatzeko *akabera* erabiltzen da, oso oker ez banago, teknologiako liburuetan. > Nik alde txar asko ikusten diot hitz horri. Lehenik, bai *acabado* eta bai *finissage* adiera bakarreko hitzak dira, termino bati egoki dagokionez. *Akabera*, aldiz, polisemikoa da. Nire eguneroko jarduneko hitza da, esaterako, eta *bukaera*ren kide apala besterik ez da niretzat. Bigarrenik, hain zuzen, hori hitz apalegia dela erregistroz, apalegia eta ez aski neutroa -adierazkorregia- termino gisa erabilia izateko. Hirugarrenik, Eibarko hitz teknikotzat hartu delako hautatu bide da termino gisa, baina ez da horrelakoa: J. San Martinen Eibarko hitz teknikoen zerrendan ez da ageri, eta T. Etxebarriaren Hiztegian bi adiera-edo ditu, bat “final”, *liburu aren akaberia, ez jata gustau* adibidearekin, eta bestea “Armería: toques finales”, baina ematen duen adibidearen itzulpena “pulimento” da. Gainera horrela hasiz gero, *bukaera*k ere badu era bereko adibide bat, Iztuetarena, gainera: pulpitu baten *bukaera egokiaz* mintzatzen baita bere Kondairaren 57. orrialdean. > > Bada aukera hoberik euskaraz, nik uste: **bukalan** hitz neutroa da eta ez da polisemikoa. Ongi eratua da, *ikerlan* eta beste milaren bidetik, eta baditu hainbat kide tradizioan: Ubillosen *ezkonlan*, Lizardiren *gertulan*, S. Mitxelenaren *bustilan, errelan, osalan,* Gazteluren eta abarren *prestalan*, Bozasen *irakurlan* -"*liburu sainduen irakur-lana bere gain eduki zuen*"-, K. Mitxelenaren *itzul-lan, hauta-lan*... Bestalde, bide horretatik, gaur egun hizkuntzak duen neologismogintza oparoenetako batean kokatzen da: -*lan* ia atzizkitzat hartuz, eragiketak eta eragiketen ondorioak izendatzeko eratzen diren neologismoetan hain zuzen. > > > <br> > **(IBON SARASOLA hizkuntzalaria eta euskaltzaina da)** > > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1064588913/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table> > > <br> > Orain arte argitaratutako guztiak irakurtzeko sakatu "HEMEN":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1047033937
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com