Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Morala eta erlijioaren bi iturriak
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Hizkuntzalaritzako testu batean hau irakurri dut: “Komunztadura, aditza eta ergatibo, absolutibo eta datibo kasuko osagaien artean dago”. Egia esan, lehen irakurraldian ez nuen ezer ulertu. Eta bigarrenean, aldez aurretik banekielako zer zioen testuak, horregatik ulertu nuen. Testua gorabehera, hortaz. > Azken urteotan boladan jarri bide da *herria eta ibaiaren artean* bezalakoak idaztea, hizkuntzaren jarduna arintzeko aitzakiaz, omen. Nik gaztelaniaren eragina –entre el río y el pueblo- besterik ez dut ikusten hor, baina tira. Arazoa da arintasunean irabazten omen dena –hutsaren hurrengoa nire ustez– argitasunean galtzen dela. Goragoko testua, adibidez. Ez dut nik esango agramatikala denik, baina ez al da askozaz hobeto ulertzen “**Komunztadura, aditzaren eta ergatibo, absolutibo eta datibo kasuko osagaien artean dago**” idatzita? Eta hau da euskarak betidanik erabili duen bidea. Ez alferrik, antza denez. > > Dena dela, arazoa oro har larriagoa da. Euskaraz -*a* “artikulu”-aren funtzio nagusia argia da: ezkerreko izen sintagma bukatu dela adieraztea eta, handik eskuinetara, beste zerbait datorrela. Eta hori esatera dator azken batean "Euskaltzaindiaren 111. araua":http://www.euskaltzaindia.net/arauak/dok/ProNor0111.pdf , jende gutxiegik ezagutzen eta betetzen duena, antza. > > Har dezagun, esaterako, izenburuko esaldia, kaleratu berri den liburu baten izenburua dena. Bere hartan, esaldi horrek moralaz eta bi iturriz dihardu, erlijioaren bi iturriez hain zuzen. Kontua da esaldi hori itzulpen bat dela, eta *Les Deux Sources de la Moral et de la Religion* esaldiaren itzulpen izan behar lukeela. Baina egiatan *La Moral et les Deux Sources de la Religion*-en itzulpen gertatzen da tamalez. > > Orobat, irailaren 14ko BERRIAn irakurri nuen *Humanitateak eta Hezkuntza Zientzietako Fakultatea* ez da, behar zukeen bezala, *Facultad de Ciencias de la Educación y Humanidades*-en itzulpena, baizik eta, erremediorik gabe, *Humanidades y Facultad de Ciencias de la Educación*-ena. Lehenengoaren itzulpena izateko "*Humanitateen eta Hezkuntza Zientzietako Fakultatea*" edo, gutxienez, "*Humanitate eta Hezkuntza Zientzietako Fakultatea*" behar luke. Nolanahi ere, itzulpenik zuzenena, nire ustez, **Humanitateen eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea** da. Orain arteko euskaran bederen. > > > <br> > **(IBON SARASOLA hizkuntzalaria eta euskaltzaina da)** > > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1064217470/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table> > > <br> > Orain arte argitaratutako guztiak irakurtzeko sakatu "HEMEN":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1047033937
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com