Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Sare-aldizkariak »  Iritzi-muinetik »  Erantzunak: gurasobakar eta bizkartzain.

Erantzunak: gurasobakar eta bizkartzain.

2003-07-08 / 07:06 / Ibon Sarasola   HIZKUNTZA

Oraingo honetan, nire aurreko artikuluek jasotako erantzunei erantzutera nator.

Gurasobakar

Gurasobakar

Aitor Sarasuari erantzunez. Aski normala da guraso singularrean gurasoetako edozein -gehiagotan aita, egia da- izendatzeko. Norberaren euskara ez da askotan lekuko ona izaten euskarazko esapide edo erabilera jakin bat egokia den ala ez erabakitzeko, batez ere euskara idatziaz eta jasoaz ari garenean. Beharrik, euskara “osoa” edozeinen berezko euskara baino zabalagoa da eta ahalbidetsuagoa da. Singularreko guraso-ri dagokionez, Orotariko Euskal Hiztegian, bigarren adieran, dozenaka adibide dituzu, Iparraldeko nahiz Hegoaldekoak, zaharrak nahiz gaur egungoak, idazle ikasienak nahiz bertsolarienak. Eta nire Euskal Hiztegian hiru, “Adam gure lehenbiziko gurasoa” eta beste bi. Bestalde, Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuak hau dio: “zenbait testuingurutan erabil daitezke guraso bat bezalakoak”.

Bizkartzain

Antton Elosegiri -eta Xabier Mendigureni- erantzunez. Ulertzen ditut zure argudioak, noski. Nire arazo bakarra hau da: bizkartzain euskara “regionala” dela, berez euskaldun guztientzat balio ez duena. Ez dut uste nazioartekotasunen kontuan Euskaltzaindiak zorrotzegi jokatzen duenik: ez dut uste gehiegi eskatzea denik euskal hitz berri batek gutxienez gaztelaniazko eta frantsesezko munduak bil ditzan, batez ere erraz lor daitekeenean hori. Nire ustez gorputzain-ek biltzen ditu; bizkartzain-ek, ez. Dena dela, jakin nahiko nuke Iparraldeko jendeak zer dioen bizkartzain delakoaz. Onargarri iruditzen bazaie, ez naiz ni erregea baino erregetiarragoa izango.


(IBON SARASOLA hizkuntzalaria eta euskaltzaina da)

Inprimatu


Orain arte argitaratutako guztiak irakurtzeko sakatu HEMEN


Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com