Egin klik hemen INPRIMATZEKO


Ahuldutako Hizkuntza Indarberritzea: teoriak zer dio? (eta VIII )

Mikel Zalbide / Hizkuntza / 2003-06-23 / 07:01


IV.3. Osabetezko Status planning: aginpidea eskuratuz hizkuntza ahulari, ohikoez gain, goi-mailako funtzioak segurtatzea.

IV.3. Osabetezko Status planning: aginpidea eskuratuz hizkuntza ahulari, ohikoez gain, goi-mailako funtzioak segurtatzea.

Zenbat aldiz ez ote dugu entzun, gazte-gaztetatik: “hemen egin behar dana zera da, euskera ofizial bihurtu eta bertan bizi nahi duenak egin dezala gure hizkuntzan”. Batzuetan gordin-gordinik, eta besteetan kuidado gehixeagoz, mila aldiz esan eta entzundako kontuak dira burutazio horiek, euskaltzaleen artean behintzat. Mende luze bat daramagu, aldian aldiko edergarriez estalirik, asmo hori nola egia bihurtuko ametsetan. Eta ez da harritzekoa: logroñoarrentzat eguneroko gauzarik arruntena dena, Bordeleko jendeak garantizatua daukana, Milanon edonork egiten duena…. euskaldunok zergatik ez dugu egin behar bada? Amets egitea ez da gainera, oraingoz, debeku. Kaltegarri denik ere, nonahi eta noiznahi, ez du inork frogatu. Eta jakina: “prezio berean, tarta-erdia baino nahiago diat tarta osoa”.



Euskal herriko hizkuntza basikoa, eguneroko eta gure gizarte-bizitzaren funtzio-esparru gehienak aseko dituena, euskara izatea aldarrikatzen du formulazio honek. Amets zoroa al da? Ametsa bakarrik? Bere aldekoek ezetz diote. Are gehiago ere esaten digute: euskara horrela aterako dela bizirik, bizirik ateratzekotan: horrela ez bada galdu egingo dela betiko. Politikak eta legislazioak, ongi mugarriztaturiko territorio-esparruak eta elebakartasun funtzionalak ekarri omen dezake euskaltasun osozko gizarte-molde berri hori. Guztiok euskaraz jakin eta gehienok euskaraz egiteaz gainera, argi azpimarratzen da formulazio horretan frantses-gaztelaniak (bai eta ingelesa bera ere, nahiz eta beste modu batean) gehigarrizko hizkuntza gisa bertako edonork entendituko dituela eta, kanpokoekiko harremanetan, inolako erreparorik gabe erabiliko. Hori da, oker handirik egiteko beldurrik gabe, hizkuntz normalkuntzaren formulazio gorena, begiluzeena, osabetezkoena, euskaltzalerik euskaltzaleena ere satisfetxo uzteko modukoa. Ez da, urrundik ere, hizkuntz normalkuntzaren formulazio posible bakarra. Eta ez da, bereziki, 1980 ingurutik indarrean dagoen lege-marko nagusiak begiz jotzen duen hizkuntz normalkuntzako formula konkretua. Bada, ordea, hizkuntz normalkuntza terminoa bera sortu zutenen eredutik hurbilen-edo dabilena. Kontura gaitezen, nolanahi ere, formulazio honek ondoko ezaugarriok dituela berekin:

IV.3.1. Normalització lingüísticaren aurrerabideak.

Gure artean gailendurik edo indartu nahian zebiltzan ikusmolde batzuei astinaldi ederra ekarri zien Katalunia aldeko formulazio berriak. Ondoko puntu hauetan, besteak beste:


IV. 3.2. Soziolinguistika katalanaren ikuspegi nagusia

Zer dio, funtsaren funtsean, soziolinguistika katalanak?. Honako hau, nire ustean:


IV. 3.3. Formulazio horretatik jaso/eraiki dugun ikusmoldearen zenbait ezaugarri

Bihotza berotzen dio euskaltzale suharrari, norbaitek garbi esatea hau eta hori eginaz, eta borondate politikoa izanik, aski dela bere hizkuntzaren katramilak behingoz konpontzeko. Ba zen ordua! esan ere egingo du, seguruenik, hori entzundakoan. Hau eta hori zer den ez du agian oso ondo entenditu: “reorganitzar les funcions socials de la llengua” errazago baita jasotzen, hausnartzen baino (hitz serioak dira ordea, nolanahi ere). Baina borondate politikoa zer den inork esplikatu beharrik ez dauka. Eta azkenean, mila buelta eman ondoren, ahuldutako hizkuntza indarberritzeko bene-bene-benetan behar dena horixe dela esateko tentazio handia izango du. Hainbat gauza erabakitzen dituenez politikak, hizkuntzen nondik norakoa ere bai. Aginpidea eskuratu, lege egokiak (efektiboak, sendoak, bene-benetakoak) ezarri, eta hortik sendatuko da hizkuntza. Legislazioa da, azken batean, ahuldutako hizkuntzak sendatzeko botika. Nork ez du, gure artean, euskararen geroa eta hizkuntz politika zabal-sendo-ausart-orohartzailea (edo politika horren falta) elkarren eskutik doazela esan, entzun edo, gutxien-gutxienez, pentsatu? Zenbat aldiz ez da, EAEko hizkuntz politikaz hitz egiterakoan, lege-kontuetara jo? Horrela al dira kontuak? Teoriak zer dio horretaz? Teoriak, teoria ezagun-zabalenak ez du inoiz, dakidalarik, esfera politikoaren garrantzia ezeztatu. Ez soziolinguistikaren aldetik, ez hizkuntz soziologiarenetik. Ez eta, McRaek bezala, Suitzako eta Belgikako, Finlandiako eta Kanadako kontuak berariaz aztertu dituzten hizkuntz politikazko espezialistek. Besterik ere eransten dute ordea: legeen indarra eta eragimena, mintzajardunaren gizarte-moldaeran, hain erabatekoa ez dela: “leges sine moribus vanae”.

Ohar eta matiz horiek alde batera utziaz, badira ordea formulazio katalanean bereziki azpimarratu beharreko bi puntu: batetik, luze-zabaleko elebitasuna (praktikan: diglosia) ez da inoiz egonkorra; bestetik, “tarta-erdiak” ez duela balio: tarta osoa behar dela, ezer egitekotan. Ikus ditzagun xeheago, oso garrantzitsuak dira-eta, baieztapen bata eta bestea.

Aurrerabide horien ondoan muga-eragozpenak ere baditu noski soziolinguistika katalanak: eskola honek edota, batez ere, eskola horretatik hainbatek (euskaldunok tarteko garela) egin izan ditugun garapen-moduak. Aurreraxeago helduko diegu horiei ere.

Hau ez da soziolinguistika katalan osoaren postulatua. Bai, ordea, erabateko arrakasta izan duen “printzipioa”. Bere aita, itxuraz, hainbat aldetatik jakin-iturri fidagarri eta bide-urratzaile sendo den Ninyoles valentziarra dugu. Puntu honetan bistan da, ordea, teori lanketaren eta erreferentzi markoen prestakuntza-alorrean ohiz kanpokoa den bidetik ibilia dugula. Diglosia hitzari bere sortzaile-osatzaile-zabalkundegileek (6) (Fergusonek 1959an, Fishmanek 1964an) eman zioten definizioa nabarmenki bestelakotuz, diglosiaren (luze-zabaleko elebitasun egonkor, funtzionalki konpartimentatuaren) egonkortasunik eza postulatu zuen Ninyolesek (7). Inguruko guztiak ez zituen noski konbentzitu. Aracil batek, adibidez, lehengo lepotik du burua honako hau dioenean: “Rafael Ll. Ninyoles (conflict linguistic valencià, 1969?, etc.) ha improvisat una doctrina que confon indegudament la substitució amb una certa noció de “diglosia” (radicalment diferent del concepte de Charles A. Ferguson), el simplisme efectista de la qual ha fet fortuna en cercles i regions poc avançats. (Aracil, 1982:119). Kontua da euskaldunok “regions poc avançats” ginela orduan (ere), hizkuntz soziologiaren garapen teorikoari dagokionez, eta Ninyolesen “simplisme efectista” hori aski begi onez hartu genuela. Egunen batean argitu beharko dugu hori ere: ez da eginbeharrik txikiena, ez eta geroko geroan utz litekeena ere, arras premiazkoa baizik.

Honetaz ez dugu ezer askorik erantsiko. Egileei beraiei hitza ematea izango da hoberena. Ikus dezagun, esate baterako, katalanaren benetako gizarte-egoeraz hain ohar zorrotzak eginak dituzten M. Prats-ek, A. Rafanell-ek eta A. Rossich-ek zer esana duten (1990:23): “La história de les llengües ens ensenya que els conflictes lingüístics es resolen o per la via de la substitució o per la de la normalització. Acceptar, sense més ni més, la realitat actual vol dir negar a la llengua catalana “la integritat o plenitud qualitativa de les seves funcions”, significa emprendre el camí que condueix a la seva extinció”. Bide beretsutik doa Albert Bastardas (1988: 204 – 5) honako hau dioenean: “els determinants de l´us d´un o altre caldrà cercar-los en un conjunt complex de factors, entre els quals hi haurà probablement les normes socials actualment predominants, les vehiculades a través del sistema escolar i dels mitjans de comunicació de masses, l´idioma preeminent en les posicions i activitats econòmiques amb mes status, etc.” Ondo ulertu-edo ez duenarentzat, horra beste pasarte batean zer dioen (Bastardas, 1988: 192): “l´estabilitat de la comunitat lingüística anteriorment subordinada s´anirà assolint a mesura que la varietat pròpia vagi omplint totes les funciones comunicatives interiors d´aquest conjunt humà, tant en l´esfera pública com en la privada, amb la consegüent retirada de l´idioma allòcton. De fet, amb tota probabilitat, seran els usos lingüístics en els àmbits públics aquells que determinaran a la llarga els usos privats, tal com semblen demostrar, en la història recent, els mecanismes dels processos de substitució global d´un codi per un altre. La continuïtat de la llengua pròpia serà, doncs, aconseguida quan la seva presència generalitzada en les funcions públiques de la comunitat faci innecessari l´ús de l´antic codi dominant i l´idioma autòcton sigui, així, també l´utilitzat amb normalitat en l´àmbit familiar, responsable de la transmissió natural de la primera llengua a les noves generacions”. Goi-mailako ekimen-esparrua, statu-maila gorenekoa, eskuratu ezean alferrik ari garela, alegia, behe-mailako esparru(txo)ak zaindu nahian.

Ikusmolde hori, indarberritze-saioen osabetezko formulazioa deitu duguna alegia, erraz da Kataluniako bibliografia teknikoan behin eta berriro aurkitzea. Baita Euskal herrian (eta, partez, beste zenbait hiztun-herritan) ere. Ez ote da Eleizalderen 1918ko (hots, Eusko Ikaskuntzaren Oñatiko kongresuan irakurritako) hitzaldi osoa, corpus-plangintzaz ari delarik ere nagusiki, tarta osoaren paradigman eratua aldenik alde? Erakarmen bizikoa izan da, dudarik gabe, 1900etik honako indarberritzaile askorentzat. Amets betezko eredu horrek ere agertuak ditu dagoeneko, eta ez dira nolanahikoak, bere nahi-ta-ezinak. Zer moztade, zer hipoteka edo muga-eragozpen ikusi izan zaizkio instantzia akademiko-intelektualetik? Hori azalduz amaituko dugu, luzeegi ere badoakigu-eta, hirugarren formulazioa.


IV.3.4 Soziopolitika bidezko tarta (demografiko eta soziofuntzional) osoaren formulazioaz egin litekeen hainbat kritika.

Alde batera utziko ditugu, jakina, formulazio horri teoriazko oinarri-bide argirik gabe egin izan zaizkion kritikak; itxuraz argudio-bide teoriko, konstruktu jakinetan oinarritua dutenetara mugatuko dugu azalpen hau. Hona, labur-labur, kontuan hartzekoak iruditzen zaizkidanak erreparoak:

(MIKEL ZALBIDE Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Euskara Zebitzuaren burua da)

Aurreko atalak HEMEN

Oin-oharrak:

(1) Azterketa pausatu batek askotxo luzatuko luke, halere, oihartzun-jasotzaileen zerrenda hori: Nelde eta Haarman, Green eta Lüdi hor sartzekoak genituzke, besteak beste.

(2) Ikus horretaz, adibidez, Kremnitz (1990: 33 – 4)

(3) Etorri, halere, lehendik dator izendapen horietariko batzuk. Praga Eskolatik (Hawránek, 1958), oker ez basnago.

(4) Lehenengoz diogunean gure artean lehenengoz esan nahi dugu noski. Terminoa bera Benvenuto Terracinik kaleratua bait zuen 1957an, bere Conflitti di lingue e di cultura ezagunean eta Haugenek, handik gutxira (1966) lau haizeetara zabaldu. Azalari ez baina mamiari bagagozkio, aldiz, Mattheier-ek (1987) dioenaren ildotik XIX. mendera eta are lehenagoko iturrietara jo beharko genuke: etxeko bibliografiari dagokionez XVIII. mendera bete-betean (Larramendi eta Kardaberaz tarteko izanik) eta are, orain izen handirik ezin eman badezaket ere, XVII.era edo are harantzago.

(5) Kontura gaitezen konfliktu-gatazkaren deskribapena, erro-errotik, gure artean gailendurik dagoen horretatik aski bestelakoa dela. Baita hizkuntz plangintza osoa problem-solving mekanismotzat definiturik duen nazioarteko eskola osoarentzat ere. Ez litzateke hain zaila gertatuko, aitzitik, Aracilen baieztapen (guretzat) harrigarri hori MacRaeren eta Fishmanen kontzeptu-markoetan txertatzea.

(6) Sortzaile diogunean badakigu hitz hori ere, beste hainbat ere, lehendik datorrela. Formulazio soziolinguistiko garaikidean 1959an du, ordea, abiaburu operatiboa.

(7) Oker jokatuko genuke, gainera, diglosia eta konfliktu-gatazka elkarren eskutik (lehenak azkena sortzen duelarik, hain zuzen) datozela dioen pentsaera-modua soziolinguistika katalanean, eta are Ninyolesengan, zentratuko bagenu osorik. Ez sorreraz eta ez garapenez da ikusmolde hori kataluniakoa huts-hutsik. Gogora dezagun, hasteko, Haugenek berak (1962: 63) schizoglossia sortu zuela diglosiaren ildotik, “a linguistic malady”-rekin ezkondu asmoz. Bai ikusmolde horrek, bai P. Wexler-enak (1971: 321 eta hurr.) eta bai beste hainbatenek auzipean jarri izan dute, aspalditxodanik, Fergusonen eta Fishmanen diglosia egonkorraren definizioa. Penelope Eckert izango dugu, akaso, kontraformulazio horren adierazlerik argiena: “if the language of a community does not serve all the needs of that community, and express all the interests of is people, there is a serious danger of division and ultimate dissolution of the community.” (Eckert, 1980: 1063).

Gauza bat dago hemen garbi, ezer garbi izaterik baldin badago: Fergusonek eta Fishmanek definituriko diglosia (hizkuntza edo aldaera biren konpartimentazio funtzionala jenerala da definizioz (hiztun-talde edo hiztun-elkarte osora hedatua) eta egonkorra (hiru belaunaldiz, bederen, bere horretan irauten duena). Egonkorra ez denari diglosia deitzea, horixe da benetako istilu-iturria, mende-laurden luzearen buruan oraindik askatu ezinik gabiltzen hari-mataza bihurria. Eta honetan, euskaldunoi dagokigunez behintzat, Ninyolesen eta eskola-giro horretako hainbat espezialisten eragina erabatekoa izan dela uste dut.

(8) Kontuan izan bedi horiexek direla, hain zuzen, Giles, Taylor eta Bourhisen ethnolinguistic vitality konstruktuaren osagai nagusiak.



Artikulura bueltatzeko:
http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1056235294