Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Euskal gizartea anitza da
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Esaldi hori eta horren kidekoak askotan ikusten dira euskal testuetan, batez ere badaezpadakoetan. Baina, egia esan, gutxitan bada ere, agertzen dira zenbait autore niretzat eredugarritan ere. > Euskaltzaindiak, Hiztegi Batuan, gaitzetsi egiten du *anitz*-en erabilera hori, zeharka bederen: zenbatzaile gisa onartzen du, *jende anitz etorri da* adibidea paratuz; baina izenondo gisa ez, adibide baten bidez. Adibide horretan *industria anitza* esapidea gaitzesten da, eta "erabil *askotariko industria*" esaten. > > Euskaltzaindiaren jokabide honen arrazoia argia da: *euskal gizartea anitza da* perpausa, Bizkaia-Gipuzkoetako euskarara itzuliko bagenu *euskal gizartea askoa da* aterako litzateke, hots, edozein hiztun garbiri belarriko mina egiten dion esaldi bat. Bada, belarriko min berbera egin behar die, ekialdeko euskal hiztun garbiei, *euskal gizartea anitza/aunitza da* esaldiak. Eta euskaldun garbi askori min egiten dion zerbait ezin du Euskaltzaindiak onartu, eta, orobat, ez lukete mendebaldeko idazleek, ez inperialistek bederen, onartu behar. > > Kontuak, noski, ez dira horretan bukatzen. Izan ere, delako *anitz* izenondo hori, bere eremu semantikoa itxuragabe zabaltzen ari da, eta gaztelaniazko “múltiple”, “multi-“, “plural” (hitzaren adiera politikoan batez ere), "diverso" (pluralezko erabileretan) eta abarren eremuak hartuak ditu dagoneko. > > Nik onartzen dut, erdal erabilera horien guztien kidetzat *askotariko* soila motz gerta daitekeela. Nolanahi ere, ez dut dudarik egiten euskal itzultzaile trebeak bide jatorrak aurkitzen dituela "múltiple", "multi-", "plural", "diversos" horiek agertzen diren esaldi konkretuak itzultzeko. Baina egia da, orobat, ezin eska dakiokeela edozein itzultzaileri, batez ere itzultzaile “industrialei”, beren itzulpen guztiak artelan bihurtzeko. > > Ataka horretan jarrita, nik dudarik gabe, nahiago dut *anitz* izenondoa onartu baino, **plural** hitza onartu. Hots, askozaz jatorragoa iruditzen zait *euskal gizartea plurala da, euskal gizartea anitza da* baino. Bi arrazoi nagusirengatik. Lehenik, *plural* hitza Hiztegi Batuak onartzen duelako, eta alboan "Hizkuntzalaritza" argibidea gabe onartzen duenez gero, bestelakoetan ere erabil daitekeela adierazten bide duelako. Bigarrenik, dena dela, hitz nazioartekoa delako *plural*, baita adiera politiko horretan ere. Eta pentsatzen dudalako espainol huts diren hainbat hitz lasai erabiltzen dituzten idazle eta itzultzaileek ez dutela inongo aitzakiarik izango *plural* nazioarteko hori erabiltzeko, ordainetan euskaldun askoren belarriko mina saihesten dutela jakinik. > > > > <br> > **(IBON SARASOLA hizkuntzalaria eta euskaltzaina da)** > > > <br> > Orain arte argitaratuak irakurtzeko sakatu "HEMEN":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1047033937
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com