Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Arduraldi osoa
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Arrunta da administrazio testuetan *arduraldi* hitza azken urteotan. Nolanahi ere oso badaezpadako hitza da nire ustez. Tradizioan agertzen ez den neologismo bat da, eta bere oinarria, *ardura*, “iluntze” prozesu bat pairatzen ari da azken urteotan. > Orotariko Euskal Hiztegiak “cuidado, preocupación, ocupación, responsabilidad, importancia” ematen ditu *ardura*-ren erdal kidetzat: adiera-mordo nabarregia -eta lainotsuegia, hortaz- gauza onerako. Dena dela, tradizioan gehienbat horietako lehenaren, “cuidado”-ren kide gisa erabili da *ardura*, eta horretarako batez ere berezi behar genuke euskara batuan. Baina badirudi gaur egun "responsabilidad"-erantz lerratzen ari dela bere esanahia, "atentatuaren ardura bere gain hartu du" eta antzekoen erruz, euskara batuaren kaltean, horretarako *erantzukizun* unibokoa bereizi baikenuen duela jada aski urte. Esan dezadan bidenabar, baina argi eta garbi: *erantzukizun*-en ordez *ardura* hedatzen saiatzea jatorkerian –eta euskara batua kamusten– jardutea besterik ez zait iruditzen. Dena dela, badirudi *ardura izan*, eta horren ondoriozko *arduradun*, libratu egin direla, beharrik, lerratze semantiko horretaz. > > Horiek horrela, *arduraldia*, norbaitek zerbaiten ardura duen denbora-edo izango litzateke. Eta ez dut uste inork ukatuko duenik jauzi mortala egin behar dela hortik administrazioko gaztelaniako "dedicación"-era heltzeko. Badakit terminologiaren alorrean edozer gauza erabil daitekeela zernahi izendatzeko, baina, dena dela, gauza egokiak gauza desegokiak baino egokiagoak dira, definizioz. Bestalde, ez da ahaztu behar *arduraldi*-k ez duela inondik ere balio gaztelania arrunteko "dedicación"-en kidetzat, *por su dedicación al teatro* eta kideko esaldietan, adibidez. > > Baina auzi honetan, noski, arazo nagusia bestelakoa da: Europako hizkuntza guztiek-edo **denbora osoa** -*plein temps, full-time, tempo pleno, Ganztagsbeschäftigung*; are gaztelaniak: *tiempo completo* -esaten diotenari-, espainiar funtzionario grisen batek exkax iritziko zion eta *kontzeptu berbera* izendatzeko *dedicación plena* "zehatzagoa" eta “jasoagoa” bultzatuko zuen. Gainerako hizkuntzek, noski, bere hartan segitu dute gaztelaniaren berebiziko asmaketa gorabehera. Euskaldunok bakarrik, antza, gertatu gara espainolaren aurkikuntza horrezaz miretsirik. > > > > <br> > **(IBON SARASOLA hizkuntzalaria eta euskaltzaina da)** > > > <br> > Orain arte argitaratuak irakurtzeko sakatu "HEMEN":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1047033937
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com