Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Aldiune
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Duela gutxi, fisikako testu batean hau irakurri nuen: “Higikari batek aldiune konkretuan duen abiadura”. > Alde batera utziko dut mugatasunaren kontua, -nire ustez dudarik gabe *konkretu batean* behar luke hor- beste batean tratatzekoa baita hiperzuzenketa kasu nabarmen hori. Alde batera utziko dut, orobat, “konkretu” hori, nire ustez, testuinguru horretan askoz egokiagoa baita *aldiune jakin batean*; eta *aldiune* horretaz arituko naiz, gure artean, terminoak direla eta sortzen diren hainbat nahaste salatzeko. > > Fisikaren alorrean, *instante/instant* ez da termino bat: ez dagokio -*masa, denbora, espazioa* ez bezala- jakintza horren oinarri intuitiboari, eta, bestalde, ez da -*azelerazioa, lana* etab. ez bezala- fisikaren teoriaren esparruan definitzen. Eta esparru jakin batean definitzen ez den zerbait, bere itxura “zientifikoa” gorabehera, ez da termino bat. > > Hala ere badirudi testu horren egileek terminotzat hartu dutela *instante/instant* delakoa, eta horregatik hautatu dutela *aldiune* xelebre hori. Izan ere, gure arteko askok uste dutenez, hitz jasoak izan behar dute terminoek, ez *une* bezalako gauza arruntak. Eta hori ere ez da horrela: edozein hitz erabil daiteke termino gisa jakintza arlo jakin batean; aski da hitz hori zehatz definitzea –hots, definitzea- delako alor horretan. > > “Xelebretzat” jo dut *aldiune*. Hona arrazoiak: *aldi* eta *une* ez dira elkarrekin ongi lotzen diren adigaiak, halako erredundantzia bat osatzen duten aldetik, eta niretzat bederen, *zonalde* bezain elkartze arrotza osatzen dute; *aldiune* tradizio idatzian ez da ia erabili, eta OEHn ikus daitekeenez idazle aski “markatuek” erabili dute: Zinkunegik, *Joanak joan*-eko Etxaidek, Orixek eta Gazteluk; esanahia ere ez du gardena, eta Orixek bederen “intervallo temporis”-en kide erabiltzen du, antza. > > Hortaz, hobe dugu euskara batutik *aldiune* zorionekoa baztertu: ez da hitz garbia eta ez du inongo premiarik betetzen; eta fisikako eta abarreko *instante/instant*-en kide erabil dezagun *une*. Edo *istant*, Hiztegi batuan inongo markarik gabe agertzen baita eta tradizio oparoa baitu Iparraldean nahiz Hegoaldean. Nik, egia esan, nahiago dut **une**, baduelako *istant*-ek adierazkortasun puntu bat fisikaren alorrean ondo ematen ez duena. > > > <br> > **(IBON SARASOLA hizkuntzalaria eta euskaltzaina da)** > > > <br> > Orain arte argitaratuak irakurtzeko sakatu "HEMEN":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1047033937
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com