Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Likidezia
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Badira oraindik espezialitate hizkuntzetan hainbat hitz “lehengo eran” asmatuak, hau da, Hiztegi Batuak finkatu zituen irizpideetatik at asmatuak, eta hor segitzen dutenak zeinek bere barrutian. Ez dira oraindik hizkuntza jeneralera igaro, eta hori gertatu aurretik adierazi edo salatu behar litzateke horrelakoen desegokitasuna. > Horietako bat *likidezia* da, aspaldi, gauzak oso txukun egiten ez ziren garaian asmatua, eta hor segitzen duena Ekonomiaren eta Finantzen munduan, nire –eta besteren– harridurarako. > > Problema ez da *likido* adigaia, noski, nire ustez bederen aitzakiarik ez duena ekonomiaren eta finantzen munduan erabiltzeko, nazioartekoa denez gero, besteak beste. Arazoa atzizkia da. Atzizki markatua da, nolabait, -*ezia* hori euskaraz. Bi hitz motatan agertzen da. Batetik erdarazko –*eza*-ren ordain: Hiztegi Batuan *flakezia*, *noblezia*, *pobrezia*, *tristezia* jasotzen dira horrelakoak, *flaqueza*, *nobleza*, *pobreza*, *tristeza*-ren kideak hurrenez hurren. Bestetik euskal erroei itsatsiak: Hiztegi Batuan *trebezia*, *abilezia*, *ahulezia*, *dotorezia* jasotzen dira; bada beste hitz bat hiztegi horretan, *malezia*,erdarazko *malicia*-ren kidea. Argi dago *trebezia*, *dotorezia* bezalakoak ez direla hitz neutroak, hots, argi dago *trebetasun*, *dotoretasun*-en kide adierazkorrak-edo direla. Aski da hori ikusteko *Orotariko Euskal Hiztegia*n horien erabilera aztertzea. > > Horiek horrela, nondik norakoa da *likidezia*? Ez da lehen sailekoa, espainolez ez baitago *liquideza*-rik; ez da, orobat, bigarrenekoa, *likido* ez baita euskal hitz patrimoniala: ez dut inoiz ezertarako gure tradizioan ikusi. > > Okerrena, izan ere, hau da: denok dakigu nola sortu zen *likidezia* zorionekoa: *liquidez*-en makulua behar zuen, antza, eroso ibiltzeko gure artean; *likidez* kalko gordinegia zenez gero, “jatortu” -mozorrotu- egin zen, ez zegokion atzizki baten bitartez. Bestalde, asmatu zutenek pentsatuko zuten, ohi zenez garai hartan, *liquidez*,espainolezkoa zenez gero nazioartekoa izango zela orobat. Baina ez da: frantsesez *liquidité* da, ingelesez *liquidity*, *liquidität* alemanez. Hortaz, euskaraz **likidotasun** behar du, hitz neutroa eta nazioartekoa. Azken batean, espainolez *liquididad*-ik ez egona ari gara pagatzen euskaldunok. Ez al da tristea? > > > <br> > **(IBON SARASOLA hizkuntzalaria eta euskaltzaina da)** > > > <br> > Orain arte argitaratuak irakurtzeko sakatu "HEMEN":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1047033937
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com