Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Aparteko orduak, aparteko paga
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Asko ari da zabaltzen, gehitxo gauza onerako, *aparteko orduak* gaztelaniazko *horas extraordinarias*-en ordain gisa. Niri, egia esan, ez zait egokia iruditzen. Uste dut euskaldun batek, “aparteko orduak”, gizon edo emakume zoragarri batekin, oso gogoko duen liburu eta ikuskizun batekin... pasa ditzakeela; ez inola ere bulegozulo edo lantegi batean, eta aurretik hainbat ordu pasatu ondoren. Ez da nire uste soila. Aski da gure tradizioan eta hiztun onen artean miratzea, ikusteko, salbuespenak salbuespen, *aparteko* gauza positiboa dela euskaraz, berezia bere ontasunean. Bestalde, argi dago *aparteko* hitz aski adierazkorra dela, eta ez duela administrazio alorreko hitzek behar duten neutrotasuna. > Zergatik izan du, orduan, halako arrakasta bat *aparteko orduak* horrek? Bada, nire ustez, gaztelaniaren tranpagatik: *aparte*-ren gaztelaniazko kide hurbilena *extraordinario* denez gero, gaztelaniazko *extraordinario* guztiak emateko *aparteko* erabili behar dugu, euskal hitz altxorra erdarazkoaren mendeko eta morroi denez gero, antza. > > Inguruko hizkuntzei gehixeago begiratuko bagenie, bi gauzaz jabetuko ginateke. Alde batetik, *horas extraordinarias* adigaia ez dela nazioartekoa inondik ere: frantsesez *heures supplémentaires* da, ingelesez *overtime*, eta oso antzeko zerbait –*Überstunde*– alemanez, etab. Bestetik, inguruko hizkuntza horiek, askotan, irtenbide hobeak eskaintzen dituztela euskarazkoa taxutzeko. > > Kasu honetan, adibidez, badirudi askoz ere txukunagoa dela *horas extraordinarias* delako horren ordaintzat hurbilketa frantsesetik egitea -ingelesetiko hurbilketak, *gainordu* edo, nire ustez ez du ongi ematen euskaraz– eta **ordu gehigarriak** erabiltzea: euskaraz gardena da, neutroa eta gaztelaniaren morrontza saihesten du. > > *Aparteko paga*-ri dagokionez, aldiz, ez dirudi frantsesaren bideak –*double paye*– eta are gutxiago ingelesarenak –*salary bonus*– lagungarriak gertatzen direnik; baina kasu honetan euskarazko *berezi*-ren tradizioa aztertzeak erakutsiko digu **paga berezia**-k bete-betean ematen duela *paga extraordinaria*-ren ordaina. Hori da, bestalde, alemanezko *Sonderzulage*-ren irtenbidea. > > > <br> > **(IBON SARASOLA hizkuntzalaria eta euskaltzaina da)** > > <br> > Orain arte argitaratuak irakurtzeko sakatu "HEMEN":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1047033937
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com