Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Bizkartzainak
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> *Bizkartzain* neologismo aski berria da gure artean. Ez da, noski, tradizioan agertzen, ezta ere, antza, euskara batuko lehen hamarraldietan: haren arrastorik ez da 1977ko *Maiztasun Hiztegian*, ezta *EEBS*an ere, 1990 arte bederen. Dena dela ezin da ukatu azken urteotan izan duen zabaltze ia erabatekoa, hain nabarmena non Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan ere agertzen baita. > Nolanahi ere, ez luke hiztegi horretan agertu behar, ez baitator Euskaltzaindiaren hiztegiaren irizpideekin bat. Egia esan, uste dut itzuri egin zitzaigula hitz hori, beste zenbait bezala, zerrendak taxutzerakoan. > > Izan ere, *bizkartzain*, garai batean halako arrakasta izan zuen beste hitz bat bezalakoa da, *txanponjale* bezalakoa, alegia. Bietan dago espainol hutsa den metafora bat: > *txanponjale*-n *tragaperras*, eta *bizkartzain*-en *guardaespaldas*. Metafora garbiak biak. Bigarren hitzean, orain dagokigunean, sinekdoke bat dugu, gorputz osoa izendatzeko bizkarra erabiltzen baita. > > Esan dudan bezala, espainolak soilik egiten du hori: frantsesez *garde du corps* da hitza, eta ildo beretik, ingelesez *bodyguard* eta alemanez *Leibwächter*, hots, *gorputzain* hitzez hitz hiru hizkuntzetan. > > Ez naiz ni hasiko *bizkartzain* neologismoa baztertu behar dela esaka; baina uste dut *gorputzain* neologismo txukunagoak lekua merezi duela euskal hitz altxorrean. Baditugu horrelako aldaketen adibideak euskaraz azken urteotan: *azpimarkatu*-ren aldamenean *azpimarratu* sortu zen, eta orobat *komunikabide*-ren alboan *hedabide*; ez zen inor kexatu, eta gainera badirudi berriek gaina hartu dietela zaharrei, eta are, *azpimarkatu*-ren kasuan bederen, lehiakideak erabat baztertu dituztela. > > Dena dela, bada diferentzia bat horien eta *bizkartzain*-en artean: *azpimarkatu* eta *komunikabide* azalean, kanpoko itxuran dira erdaratikoak; *bizkartzain*-ek, aldiz, bere barne egituran darama erdaltasuna. Eta tamalez, badirudi gehiago digula axola axaleko mordoilokeriak barnetikoak baino. Ez al da hori **gorputzain**-en bidean oztopo gertatuko! > > > <br> > **(IBON SARASOLA hizkuntzalaria eta euskaltzaina da)** > > <br> > Orain arte argitaratuak irakurtzeko sakatu "HEMEN":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1047033937
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com