Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Beti berdinean erortzea
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Euskal astekari batean irakurri nuen orain dela gutxi, gaztelaniazko “caer siempre en lo mismo”-ren kalko gordin hau. Kalkoak bi alde ditu gutxienez. Bat, *berdinean* erabiltzea *berean* behar zukeen tokian. Baina beste alde bati ekin nahi diot orain. > Zale amorratua natzaion nobelagile baten azken eleberrian horrelako zerbait –kontua ez da inor salatzea– irakurri nuen: “esperantza da salba gaitzakeen bakarra”; gainera perpaus hori bera aldatzen du gure beste eleberrigile batek, nire betekoa hau ere, bere azken nobelaren sarrera orriko burura. > > “Salba gaitzakeen bakarra” entzuten edo irakurtzen badut, nire barne gramatikak –hots, nire belarriak– pertsona bat irudikatzen du nire gogoan “bakar” horren atzean. Eta “esperantza da salba gaitzakeen bakarra” entzuten edo irakurtzen badut halako ziztako bat sentitzen dut belarrian, “esperantza da salba gaitzakeen *gauza* bakarra” eskatzen baitit barne gramatikak. Eta ez dut uste hori sentitzen duen euskaldun bakarra naizenik. Aitzitik, uste dut hori dela joera jatorrena gure tradizioan eta hiztun onen artean. > > Hortaz, ontzen ari naizen gaztelania-euskara hiztegian, gaztelaniazko *lo* artikulu neutroari dagokion sarreran “-a” eta “gauza” jarri dut euskal ordain gisa, adibide hauekin oraingoz: “*lo mismo me pasó a mí*, gauza bera gertatu zitzaidan; *lo mejor de la película es la música*, filmaren gauza hoberena musika da; *lo difícil es encontrar respuestas*, erantzunak aurkitzea da zaila; *le gusta todo lo francés*, Frantziako zernahi du gogoko”. Erakutsi nahi dut gaztelaniazko *lo*-ren kidea ez dela beti “gauza”. Baina bai askotan. > > Hortaz, hizpide dudan goiko izenburuak, euskara hobean “**beti gauza berean erortzea**” edo “**beti kontu berean erortzea**” behar luke. Euskara hobean, besterik gabe. > > > > <br> > **(IBON SARASOLA hizkuntzalaria eta euskaltzaina da)** > > > > <br> > Orain arte argitaratuak irakurtzeko sakatu "HEMEN":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1047033937
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com