Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Oxigeno purua
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Euskal kimikariek diote kimikako terminologian ezin daitekeela askotan “huts” erabili “puro/pur”-en euskal kide gisa, motza eta nahasgarria gertatzen delako. Nik sinesten diet, eta kimikaren alorrean dudan eskarmentuak ere hori esaten dit. > Arazoa, noski, bigarren urratsean dugu: “hortaz *puru* erabili behar dugu horren kide kimikako terminologian”. Eta hori da nik garbi ikusten ez dudana eta halako beldur bat ematen didana. Arrazoi bategatik. Uste dut baieztapen horren azpian euskararen beregaintasunarentzat hilgarria gerta daitekeen uste bat dagoela. Uste hau, hain zuzen: “euskal hitzak ez dute balio terminologia mundurako, anbiguoegiak direlako, eta hortaz erdarazkoak –hots, praktikan, espainolezkoak– hartu behar dira ezinbestean”. Horrela jokatuz ukatzen zaio euskarari beste hizkuntza guztiei aitortzen zaien eskubide bat: bere altxorreko hitzei arbitrarioki –arbitrarioki– bestelako adiera bat ematea terminologian. > > Har dezagun beste hitz bat, “roca/roche”. Euskaraz “harkaitz” dugu “roca/roche” arruntaren kide, eta orobat “arroka”. Biak sinonimo-sinonimoak dira gure tradizioan: aski da horretarako *Orotariko Euskal Hiztegia*-ri gainbegiratu bat ematea. Baina antza denez, geologian ezin da lehenengoa erabili. Bai ordea bigarrena. Hots, ezin da esan “petrolioa harkaitz mota bat da”, bai ordea “petrolioa arroka mota bat da”. Zergatik? Gure geologoen ustean “harkaitz” anbiguoa delako, ez ordea “arroka”. Baina, bistan da, gaztelaniaren makuluari esker ez da anbiguoa “arroka”; hots, badirudi gure geologoen pentsabide inkontzientea hau dela: “harkaitz” auskalo zer den, baina “arroka” argi dago “roca” dela. (Bide batez, esaiozue gaztelaniadun arrunt bati “el petróleo es una roca”; ez dut uste euskaldun arrunt bat “petrolioa harkaitz bat da” entzutean baino gutxiago harrituko denik. Baina argudio honek ez du inongo pisurik, antza, euskal geologoentzat). Dena dela ez dut nik ezer *arroka*-ren kontra, Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuak inongo aitzakiarik gabe onartzen duelako, besteak beste. Kontuaren alde sintomatikoa –gure zientzialarien pentsabide inkontzientea, nolabait esan– azpimarratu nahi dut, besterik gabe. > > *Puru*-ra bihurtuz, harrigarriena hau da: *arazgarri* "depurativo" gisa, *arazketa* "purificación, depuración" gisa, *araztaile* "purificador, depurador" gisa, *araztasun* "pureza" gisa, *araztegi* "depuradora" eta *araztu* "purificar, depurar" erabiltzen duten berberak dira "puro"-rentzat **aratz** onartzen ez dutenak. Azaldu behar lukete zergatik, delako *puru* horrek oso badaezpadako tradizioa baitu gurean. > > > > <br> > **(IBON SARASOLA hizkuntzalaria eta euskaltzaina da)** > > <br> > Orain arte argitaratuak irakurtzeko sakatu "HEMEN":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1047033937
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com