Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Gurasobakar
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Duela hilabete batzuk artikulu bat irakurri nuen *Emakunde* aldizkarian, erdaraz *familias monoparentales* eta euskaraz *guraso bakarreko familiak* esaten zioten gaiaz. > Ez dut, noski, ezer *guraso bakarreko familia* esapidearen kontra. Hala ere, azken ondu dudan hiztegian, *Vox Handia* izenekoan, *monoparental*, *gurasobakar* eman dut. Ez *Elhuya*r hiztegian eta ez *3000 Hiztegia*-n ez da *monoparental* hitza agertzen. > > Nire aukeraren arrazoia argia da. Ez dut, berriro diot, ezer *guraso bakarreko familia* esapidearen kontra, baina batzuetan motz gerta daiteke: esaterako *familias monoparentales vascas*-en ordaina *euskal guraso bakarreko familiak* al da? Niretzat bederen, azken esapide honek hau esan nahi du: bi gurasoetako bat euskalduna –edo euskal herritarra– duten familiak; *euskal familia gurasobakarrak*-ek, aldiz, ez du nahasbiderik ematen. > > Badakit *guraso bakarreko euskal familiak* ere nahasbidegabea dela; baina esaldia ezker aldetik kargatzen hasten bagara –erlatibozkoekin adibidez: egungo erdal prosa oso bihurria da– berehala ikusiko dugu ezin dugula asmatu, lehen irakurraldi batean bederen, zeri zer dagokion; eta orain badakigu lehen irakurraldian ulertzen ez den esaldi bat ez dela euskal esaldi egokia. > > **Gurasobakar** bezalakoek lagun dezakete hainbatetan horrelako arazoak arintzen, eta ez dute inongo aitzakiarik euskal gramatikaren aldetik, *buruhandi* edo *eskubakar*-en sailekoak baitira. Eta ahalmen handia izateaz gainera, asko arin dezakete euskal prosa, Jaun Gartziak, besteak beste, itzulpen jardunean askotan ikusarazi duenez. > > Ez dela *gurasobakar* euskara normala –edo “erraza”–? Ez, ez da; baina bere ordain *monoparental* ere ez da *bocata*-ren parekoa, mailaz; eta itzulpen guztietan maila jakin bati maila jakin bat dagokio, edo egokitu behar zaio. Bestalde, ez naiz ari esaten jatorrizko testuko *monoparental* guztiak *gurasobakar*-en bidez eman behar direnik. Kontu horretan idazlearen sena sartzen da, idazle ororen arma preziatuena izan behar duena “kontsigna” guztien gainetik. Sena horrek erakutsiko digu, esaldia nola doan, noiz *guraso bakarreko familia* eta noiz *familia gurasobakarra* ipini behar den. > > > <br> > **(IBON SARASOLA hizkuntzalaria eta euskaltzaina da)** > > <br> > Orain arte argitaratuak irakurtzeko sakatu "HEMEN":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1047033937
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com