Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Edozeinetariko
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Euskara teknikoak dituen arazoetako bat, *un punto cualquiera del círculo / un point quelconque du cercle* bezalako esaldietako *cualquiera / quelconque* horren kidea bilatzea da. > Gehien erabiltzen dena *zirkuluko edozein puntu bat* da, nik uste, baina joskera hori ez du euskarak onartzen. Ez du onartzen, orobat, *zirkuluko puntu edozein bat*:OEHn dauden adibide gertuenekoak, *ezartzu laborari edozoin* (Jean Etxeparerena), *beste janari edozeńekin* (Agirre Asteasukoarena) eta kidekoak dira; baina argi dago horiek *ezartzu edozoin laborari* eta *beste edozeń janarirekin*-en kide-kideak direla, eta ez izenondoak. > > Ez beza inork pentsa *zirkuluko edozein puntu*-rekin kontuak konpontzen dituenik, ez baita gauza bera hizkuntza teknikoan; eta, dena dela, puntuak hiru badira *zirkuluko edozein hiru puntu*-rekin nahiz *zirkuluko hiru edozein puntu*-rekin edo *zirkuluko hiru puntu edozein*-ekin bezalakoak ez ditu euskal gramatikak onartzen. > > Egia esan, urte askoan –ingeniaritza ikasten ari nintzenetik– ibili naiz, kontu honekin bueltaka. Orain, *bitariko, askotariko, orotariko* etab. aski normaltzat jotzen ditugunean, ordua da, agian, *edozeinetariko* proposatzeko *cualquiera/quelconque* horren kide. Niretzat bederen **edozeinetariko**-k saihesten ditu hobekien arazoak:*zirkuluko edozeinetariko hiru puntu* –edo nik bederen, kakofoniak eta perpausaren oreka direla medio, nahiago dudan **zirkuluko hiru puntu edozeinetariko**–, **edozeinetariko puntu batetik...** esaldiak txukun samarrak bederen badira eta ez dute gramatika etsai. > > **(IBON SARASOLA hizkuntzalaria eta euskaltzaina da)** > > > Orain arte argitaratuak irakurtzeko sakatu "HEMEN":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1047033937
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com