|
Askotan ikusten da testuetan: azkenekoz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko iragarki batean ikusi dut, Euskal Eskola Publikoa ez-dakit-zer, badakit-zer eta eleanitza dela diona.
Euskal gramatikaren arabera, eleanitza, eleaskoa bezain aldrebesa da: kontua da bigarren hitzeko asko hori gure eguneroko jardunean hezurmamituriko hitza denetik, berehala salatzen digula belarriak eleaskoa-ren aldrebeskeria; anitz, berriz, guretzat, liburuetako edo auskalo nongo zerbait da, gure hizkuntza esperientzia bizitik at dagoena, eta “hala izango da” batez onartzen duguna. Horregatik egiten ahal da eleanitz-ekin, eleasko-rekin ezin egin den tranpa.
Euskaltzaindiaren Hiztegi Batua-k ongi erakusten duenez anitz zenbatzailea da, eta besterik ez; beraz, ezin da erabili buruhandi bezalako elkartuak egiteko, horretarako bigarren osagaiak izenondoa izan behar baitu.
Eta gainera, hitz honi dagokionez konponbidea erraza da: askok eta askok erabiltzen duten –erabiltzen dugun– eleaniztun forma erabiltzea, elebidun-en bidetik eratua dena eta gramatika arazorik ez duena.
(IBON SARASOLA hizkuntzalaria eta euskaltzaina)
Orain arte argitaratuak
Irakurtzeko gainean sakatu
- Edozeinetariko
- Konjokatu
- Gurasobakar
- Oxigeno purua
- Beti berdinean erortzea
- Bizkartzainak
- Aparteko orduak, aparteko paga
- Likidezia
- Aldiune
- Arduraldi osoa
- Euskal gizartea anitza da
- Aula
- Erantzunak: gurasobakar eta bizkartzain
- Morala eta erlijioaren bi iturriak
- Elefanteak eraisten
- Kazetaritza zientifikoa
- Piezaren akabera, piezaren bukalana
- 1. zk piano eta orkestrarako kontzertua
- Elebitan
- Xarkuteria
- Arrisku anitzeko asegurua
- Papiroflexia
- Anezka
- Legenda
- Bitarteko irakaslea
- Aterkiak eta euritakoak
- Entseguak
- Urratsak egin, pausoak eman
- Su artifizialak
- Gauzak horrela
- Ordulariak eta erlojuak
- Jarraian
- Eskularruak eta eskuzorroak
- Aisialdiak eta astialdiak
- Ohatilak
- Normaltasuna normaltasunez
- Buztanak eta isatsak
- Orokorrean
- Hanburgesak
- Gure harrobia
- Hegaztien gripea
- Meskitak
- Ez galdu!
- Toxikatu
- Domeinua
- Nekatuta nago
- Euskara menderatu
- Hizkuntzak eta legeak
- Zeinuen hizkuntza
- Komunitateak eta mankomunitateak
- Errepideetako erreiak
- Ghanako erresuma
- Goiz Erdi Aroa, Berant Erdi Aroa
- Zertaz ari garen nazio eraikuntzaz ari garenean
- Baitan
- Euskara batua eraikitzen: adibide praktikoa
- Komak eta debekuak
- Kondestablearen jauregia
- Espainolezko lo neutroaren itzal luzea
- Segurtasun tartea zaindu
- Soilik behin
- Kiroltasunez
- Komatxo artean
- Idazle frantziarrak
- Gorpu hilak
- Bitakora kaiera
|