![]() |
Egin klik hemen INPRIMATZEKO |
Blanca Besga / Irakaskuntza / 2003-06-12 / 07:20
Urteak daramatzat Clic programapeko jarduerak egiten eta katalanetik euskarara itzultzen. Clic programa irakaskuntza arlorako sortu zen bereziki, irakasleek beren eguneroko jardun pedagogikoan erabiltzeko. Programa honi buruzko artikulu bat idazteko eskaria egin didate erabili.com-eko lagunek. Nire artikuluaren helburua programa informatiko honen nondik norakoak zabal-sakonean azaltzea izan da. Lortu dudan ala ez zuk esan beharko duzu, irakurle.
Hezkuntza munduan gabiltzanok maiz ordenagailuan aritzeko tresna on baten falta nabaritzen dugu. Askotan, merkatuan saltzen diren CD-romak garestiak, urrunak eta, batzuetan, ikastetxeko curriculuma garatzeko orduan, desegokiak iruditzen zaizkigu.
Urteetan ibili ginen irakaskuntza arloan erabateko erabilgarritasuna izango zuen tresna baten bila baina 1992. urtera arte ez genuen lortu gaur egun eskola askotan erabiltzen den CLIC programa.
Modu xumean esateko, Windows sistema eragilearen abantailez baliatuz, jarduera didaktikoak sortzeko eta garatzeko programa bat da. Jarduera ezberdinetan soinuak, testuak eta baliabide grafikoak integratzea da programa honen helburu nagusia. Horrela, jarduera mota desberdinak sor daitezke (besteak beste, buruhausgarriak, asoziazioak, gurutzegramak, hizki-zopak, identifikazioak, elkarketak...), ondoren, jarduerak paketeetan biltzeko, garapen sekuentziala kontuan hartuta.
Programa hau ingelesez, frantsesez, alemanez, katalanez, euskaraz, gazteleraz eta galegoz eskura daiteke.
Erantzuna biribila da: BAI, ezin hobea. Eta biribiltasun hori berresteko hurrengo zerrendan laburtuko ditut Clic programaren alderdirik onenak:
Aurrekoa irakurri ondoren, honezkero, denon buruan galdera berbera sortuko zen: eta nor da tresna liluragarri horren egilea?
Lehen esan dudan bezala, 1992. urtean, Francesc Busquet-ek diseinatu zuen programa. Francesc Busquet Lehen Hezkuntzako irakaslea zen garai hartan eta, hasiera batean, puzzleak eta buru-hausgarriak egiteko programa bat egin zuen. Gerora, beste zenbait irakasleren laguntzarekin eta elkarlanarekin hasierako programa haren ahalmenak handitu eta ugaritu egin zituzten eta, horrela, CLIC programa sortu zuten.
Beraz, orain baino lehen irakaskuntzan aritua dugu Francesc Busquet. Gaur egun, berriz, Kataluniako Hezkuntza Sailaren Informazio eta Komunikazio Teknologien Zuzendariordetzan ari da lanean. Orain arte, burutu dituen lanen artean, besteak beste, honako hauek aipatu behar dira: informatika, musika eta multimedia, euskarri teknikoa, irakaslegoaren formakuntza, Clic proiektuaren koordinazioa, Europako Teleregions proiektuan parte hartzea eta, momentu honetan, www.edu365.com atariko Javapeko garapenean dihardu burubelarri.
Beraz, batez ere informatika arloan aritu den arren, beste hainbat eremu ere ukitu ditu Francescek. Bukatzeko, eta bere hitzak aipatuz: "CLIC proiektuaren oinarria estu-estu lotuta dago software librearen filosofiarekin, hau da, jendearen arteko elkarlana bultzatzeko, hezkuntza erakundeek bereziki, aplikazioak debalde banatu behar dituzte. Hona hemen CLIC proiektuaren filosofia: elkarlana eta doantasuna."
Jarduera berri bat sortu baino lehen CLIC programa instalatu behar dugu gure ordenagailuan (web orri honetan eskura daiteke: www.xtec.es/recursos/clic/esp/info/download.htm#eus). Clic30eu.exe gorde ondoren, exekutatu, ondo irakurri agertuko diren pantailak eta erantzun egokiak baieztatu.
Jarduera berriak asmatu aurretik komenigarria da egindako jarduera batzuk aztertzea, adibide gisa; bestela lan astuna eta konplexua izan daiteke.
Hurrengo pausoak zerrendatu egingo ditut, hobeto ulertzeko:
Nola sortu?
Esan beharrik ez dago beste tresna batzuk ere erabil ditzakegula, baina horiek komertzialak direnez ez ditut aipatuko.
Beharrezko artxibo guztiak karpeta berean gordeta ditugunean, orain pantailak egin behar dira, banan-banan, aukeratuz:
Kontuan izan behar da aipaturiko artxiboek muga batzuk dituztela:
Dena den, beste egileen ekintzetan ikusiko duzuenez, nahikoa dugu artxibo mota hauekin nahi dugun jarduera asmatzeko.
Gaur egun, JCLIC (javaclic) proiektu berrian dabil sartuta Francesc, programa eguneratzeko asmoarekin, baita web orriaren berrikuntzan ere. JCLIC proiektua Interneteko abantailak aprobetxatzeko sortu da eta helburu hauek ditu:
Europan zehar CLIC programa erabiltzen dute, Teleregions proiektuari esker. Besteak beste, Frantzian, Austrian, eta azken urte hauetan, Hego Amerikan ere zabaldu da CLIC programaren erabilera eta sortzaile taldeak ere osatu dira.
Gure herrian ez dira atera sortzaile talde ugari; baten batek esan dezake ezaguna ez delako edo erabiltzen ez delako. Ba... ez, nahiz eta ezagutu, ez dira talde asko sortu. Egon badaude, baina gutxi. Harremanetan nabil sortzaile askorekin eta behin eta berriro galdetu izan didate ea ba al daukagun bilguneren bat euskarazko jardueren elkartrukerako eta Internetetik jaisteko, baina egia esanda, ez dago oraindik amestutako leku hori.
Bestaldetik, Hezkuntza Saileko Berritzeguneek web orriak plazaratu dituzte hezkuntzako eragileei baliabideak eskaintzeko, baina hauetan guztietan ez dago lekutxo txikiena ere CLIC edo KLIK jarduerak zintzilikatzeko; badaude, aldiz, ikastaro anitz egile-tresna hau erabiltzen erakusteko, baina jarduera eginak biltzeko ez. Dena den, ziur naiz laster egoera konponduko dela, oso emankorrak eta erabilgarriak izango baitira agertuko diren KLIK TXOKO hauek.
(BLANCA BESGA Clic sortzaile eta itzultzailea da)