Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Xake Euskarari
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Aspaldiko laguna dut nik Jon Esturo. Duela ia 21 urte, Soriako espetxean preso zegoela, Ataungo Maximo Aierbe lagunarekin batera, egundaino egin den euskarazko xake liburu bakarra egin zuen, “XAKE” izenez plazaratu zena. > > Gutxi gorabehera 2000. urteko maiatza izan zen berarekin elkartu eta “XAKE” liburu zaharkitu hura, eguneratzeko ideia proposatu nionean. > **Ideiaren sormena** > > > Ideia ona iruditu zitzaion eta Ikastolen Elkarteko kideengana hurbildu ginen gure nahien berri ematera. Ideia ona iruditu zitzaien arren, erakargarriagoa iruditzen zitzaien ordenadorerako joku bat egitea. "*Haurrek lehenik mugitzen ikasi beharra dute eta egun ordenagailuan ordu dexente ematen dituzte*”. Hori zen mahai gainean jarri zuten erronka. > > - Kontua beraz argi zegoen. Erakargarria izango zatekeen zerbait bilatu beharra zegoen. > > - Merkatua arakatu ostean, “Jaque al perro tocahuevos” gaztelaniazko bertsioaz egin genuen topo. Zakur maltzurra bezain erakargarria zen eta joko maila zabala eskaintzen zuena. > > - Jokoaren jabe alemaniarrekin ados jarri eta holaxe hasi genuen gure ibilbidea. > > - Urte eta erdiko lanaren emaitza da plazaratu dugun joko hau. > > > **Ekarpenak** > > > Maila pertsonalean oso pozik geratu gara egindako lanarekin. Lan txukuna, zaindua atera da eta jendeak ere harrera ona egin dio. Horrez gain, oinarri sendo bat eraiki dugula uste dugu. Euskaraz ez da sekula xakearen inguruan deus izan eta kontzeptu eta esamoldeez egin den itzulpenak ondorengo lanetan izango du garrantzia. > > Hizkuntzaren ekarpena haundia izan da. Lau hizkuntzatan dagoen hiztegi bat gehitzen zaio jokoari. ingelesez, frantsesez, gazteleraz eta euskaraz, xake munduan nazioarte mailan erabiltzen diren makina bat hitz aurkituko dituzu bertan. Ez dira erabaki errazak izan. Sarritan erdaratik zuzenean itzuli ordez, beste hizkuntzatan nola esaten den ere saiatu gara aztertzen. > > > **Xakea euskaraz: Hiztegia eta idazketa** > > > Xakeak, gainontzeko kirolek bezala, bere hiztegi edo terminologia propioak dauzka. Xakezaleok taularen aurrean gerta litezkeen egoera ezberdinak “izendatu” egiten ditugu. > > Orainarte halako edo honako izendapen hauek, beste hizkuntzetatik jaso ditugu: ahoz aho, aldizkari, egunkari eta abarretatik. Gure kasuan, erreferentzia betidanik gaztelerazko esamoldeak izan ditugu: *Clavada, descubierta... ea*. > > Gabezia honez gain, xake partidako mugimenduak euskeraz nola jaso (partidaren idazketa) ere ez dugu jakin izan. Sarritan erdarazko izendapenak erabili izan ditugu edota euskaraz ere jaso nahi izan ditugunean, ez gara adostasun batera iritsi izan. Batzuk **Dama**-ri *Andrea* deitu izan diote, **Alfila**-ri *Gudari* beste batzuk... beraz batasun baten beharra ikusten genuen hasiera-hasieratik. > > Hiztegiari dagokionez, erdarazko xake hiztegi osoa jasotzen duten hainbat liburu arakatu genituen eta horrez gain frantsesez eta ingelesez dauden beste zenbaitzu gehitu genizkien. > > Zergatik hauek? Erabilienak direlako. Baliteke besteren batzuk ere izatea baina behintzat ahoz aho gehien darabiltzagunak hemen dira. Lau hizkuntzatan jasotzearen erabakia, alde batetik Iparraldeko ikastoletako haurrei begira ere egin genuen. Haiek frantsesa dute erreferentzia nagusi. Ingelesari dagokionez, hauxe da xake munduan nazioarteko hizkuntza. Liburu, legedi eta abarrak, hauxe darabilte. > > Partidaren idazketari dagokionez, pieza bakoitzaren izendapena finkatu ondoren, mugimenduen ahosketa eta idazketa arautzeari ekin genion. Apurka-apurka hemen finkatutako arauak martxan jartzea da hurrengo pausoa. > > > **Xake-zeinuak** > > > Hemen jaso ditugunak ere, xake munduan gehien erabiltzen diren zeinuak dira. *Informator* deritzan agiri batetik jaso ditugu. Hauek dira Nazioarteko Xake Federazioak araututa dauzkan zeinuak. > > > **Jokaldiak izendatzeko orduan** > > > Adibide garbia piezen harrapaketa nola esan erabakitzeko unean izan zen: > > - **Erderaz:** "Caballo por de cuatro" esaten da > > - **Inglesez:** "The Night takes d four" > > - **Eta euskaraz**??? > > - **Euskaraz:** "Zalduna**K** de lau" ergatiboa erabiltzea otu zitzaigun. Mugimendu soila ergatibo gabe esango genuen eta **HARRAPAKETA** eta **XAKE** direnean "**K**" erabiliz. > > Gertatu zitzaigun beste adibide xelebre bat hauxe zen. Nola ahoskatu piezen mugimendu soilak, hau da harrapaketarik egiten ez zenean? Mugagabean ala mugatuan? > > - Adibidea: **Gf3** "Gaztelu efe hiru" ala "Gaztelu**A** efe hiru"? > > Erderaz ez da *La torre* esaten **Torre**... baizik. Dena den gure kasuan mugatua (NOR) jartzea erabaki zen, zuzenagoa zelako. Zein gaztelu zen mugatzen ez bazen ere, argi dago mugatua behar duela izan. > > Beste adibide bat **Erroke** ala *endroke* hitza erabiltzeko orduan izan genuen eztabaida izan zen. Jon Esturo-ren iritziz jatorrizko hitza **errokea** zenez, hala geratu zen. > > Halako erabaki gehiago ere badira, batzuk gure erabaki baina gehienak hizkuntza jakitunen erabaki izan ziren, gurekin batera eztabaidatu ostean. > > > **Beste zenbait hausnarketa** (Jon Esturo tarteko) > > > Txikitatik hasi ginen xakean jokatzen gaztelania zela ikasteko eta izendatzeko hizkuntza bakarra. Jokoan erabiltzen genituen “hitz bereziak” beste hizkuntzetan ez genituen ezagutzen; apurka-apurka, beste hizkuntzetako kontzeptu guztiak, liburu eta kanpotarrei esker joan ginen ikasten, baina euskaraz, gure hizkuntzan, tutik ere ez genekien nola deitu zitezkeen hain ohikoak genituen terminoak: halaxe sentituta, euskaraz pentsatzeko beharra agertu zitzaigun, uste baikenuen hizkuntza bakoitzak mundua ikusteko ikuspegi berezia zeukala eta agian euskal mentalitateaz jokoa garatzeko beste aukera bat izango genuela. > > Horretan sinestuta eta barrutik aterata terminoak euskaratzeari ekin genion: 81eko Soria-ko “seminarioan” gertatu zen hau; ordutik hona Xake mundua asko aurreratu da internet-i esker eta orduan perretxiko xume bat zena gaur egun onddo zuri bat bihurtu dugu euskarazko terminologiari dagokionez. > > Dokumentazio ugari erabili dugu eta jatorria ez jakin arren Pertsiatik datorkigun jokoa da: > > - **Xakea**. Deitura hau “*sha*”(erregea) hitzetik datorkigu; hizkuntza gehienetan erroa hortik hartua da; gazteleraz ez ordea, arabieratik hartua dago. > > - **Mate**: “hilda” esanahia du pertsiarrez eta toki guztietan hortik hartuta dago (egia esan “*mât*” –etik). > > **Xake-taula, Laukia, Zutabea, Lerroa, Diagonala, hormirudia,..** > > - **ERREGEA**: Horrela deitu izan zaio beti koroadunari. > > - **ALFILA**: “*Al pil*” deitzen zioten pertsiarrek elefanteari, gudetako beste elementu bat izanik “*sha*”(erregea) eta “*ferz*”(lehen ministro antzera)-en ondoan kokatu zuten babesgarri gisa, irudi horrekin agertzen delarik hainbat xake joko motetan. > Mendebaldekoek, Erdi Aroan, ekialdeko ezaugarri hori aldatu zuten eta Erregearen ondoan, boteretsua, zein ipini eta **Apezpikua** asmatu zuten. Horrela, ingelesek “Bishop” eta portugaldarrek “Bispo”, eta frantsesek, berriz, Apezpikuen mitrak eta gorteko bufoienak antzerakoak zirenez edo...,”fou” deitzen diote. Xakea erromatarren zibilizaziora sartu zenean arras militarizatu zuten jokoa eta “miles” deitu zioten. Hemendik edo xakelari batzuk “gudari” izena ezarri diote pieza honi eta guk honekiko ezadostasun osoa azaldu nahi dugu, **ALFILA** deitzen diogularik. > > - **ZALDUNA**: Eta ez “Zaldi” nahiz eta sarri erabili kontzeptu hau hizketan egiterakoan, “astoa” erabili dezakegun bezala. Gudetara ez ziren joaten *Zaldiak* bakarrik, soinean baten bat zeramaten eta irudi horri **zalduna** deritzo. Gazteleraz bakarrik "Caballo" hitza erabiltzen da. Frantsesek “Cavalier” (zaldun) eta ingelesek “Knight” (zaldun) deitzen diote, dagokion bezala, eta guk gazteleraren eraginez ezin dugu deitu kartetako jokoan bezala irudi horri “zaldi” Zalduna bada (karta jokoan “Txalduna” den bezala, nahiz gaztetxoagoek “zaldi” deitu). > > - **ERROKEA** (Luzea eta Motza) eta **GAZTELUA**: “Rokh” hitzetik datozkigu beste bi kontzeptuak. Hauek armaden hegaletan kokatzen zituzten aurkaria inguratzeko. Gamelu hauek bere konkorretan dorrearen antzeko babeslekua zuten zagitari bat han gordetzeko eta irudi horri era horretara deitzen zioten. > Batetik, Erregea babesteko asmoz gazteluan sartzen denean, gaztelubarrutu dela esan genezakeen, horrela ingelesek “castling” deitzen diote eta frantsesek hitzetik zuzenean hartuta “roche”; guk berriz, gaztelerazko “enroquea”, hitz berberatik hartutakoa, ez dugu itzultzen “endrokea”, jatorrira jotzen dugu "**ERROKEA**" deituz. > Bestaldetik, gameluen gainean kokaturiko babesleku horrek erregea gordetzeko aukera izango duena **GAZTELU**aren kontzeptua du eta hori irudikatzeko dorre bat ezarri zen. Jokoa ezagutu duten gure zaharrek pieza horri “Kastillua” deitu izan diote bere benetazko esanahia hori delako eta guk ere horrela deituko diogu, nahiz eta hizketan dorrea, torrea erabil daitezkeen; xakean idazten denez, notazio horietan "**G**" bat idatziko dugu. > > - **DAMA**: non idatziko dugu "D"? erregina adierazteko!. Pieza honek azkeneko 5 mendeko historia du; ordurarte beste zerbait zen; hau da, lehen ministroa edo. Sasoi horretan garbi dagoena zera da, emakumeak ez zirela joaten gudetara; pieza honek “sexu aldaketa” bat egin zioten Frantzian “ferz” hitz horretatik eta eboluzio luze baten ondoren “Dame” hitza jasotzen duen arte; bere jokatzeko arauak aldatzen dira eta “Dame encolerice” deitzen diote berehala mate eman dezakeelako mugimendu gutxitan, gaur egun ezagutzen dugun antzera. “Andrea” deitzen diote batzuk eta jatorria Frantzian dago eta hortik etorri izan zaigu euskarara “Donostiako hiru damatxo” kantak bezala eta, sexu aldaketa kontutan harturik, jatorrira jotzea iruditu zaigu zuzenena; kontutan hartuz “A” laburdurarekin idazten den piezarik badugula eta, hauxe Alfila da eta hau zeharo garbia da. Bi pieza ezin daitezke laburdura berdinaz idatzi. > > - **PEOIA**: Latinez “pes-pedis”(oinezko?); fitxa honen kontzeptua, ez baita pieza bat, atzean duen piezaren babeslea, bera estaltzeko, “eskudero” baten antzera ulertu behar da. "morroi", "jopua" eta antzerakoek ez dute jokoaren ideia garbi adierazten; kontutan hartu hasierako posiziotik abiatuta aurkariaren lehenengo lerrora iristen baldin bada sustatu egin daitekeela edozein pieza bilakatuz Erregea izan ezik. Horrela izanik, Peoia hitzarekin geratu gara. > > Euskarazko xake taldeek aurrerantzean euskaraz mugimenduak nola idatzi eta ahoskatzen diren jakingo dute. Xake jokoa atera ondoren, Nazioarteko Xake Federazioaren legedi osoa ere euskaratu genuen eta halaxe hedatu dugu Euskal Herri osoko Federazio eta Klubetan barna. > > Beraz etorkizunean, izango da aukera euskaraz ere xakean egiteko. Hala bedi. > > > Informazio sakonagoa, **hemen:** "erabili.com- Berri Berriak":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1044952840 > > > > **(ASIER IBAIBARRIAGA Xake aditua da)**
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com