Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Sare-aldizkariak »  Iritzi-muinetik
Eremu jakin batean hegemonikoa izan behar du hizkuntzak, buru emango badu HIZKUNTZA
2012-02-03 / 08:25 / Rufino Iraola Garmendia

Horrenbeste metahizkuntza egiten denean, gauzak ez doaz ondo. Zoriontsu denak ez du pentsatzen zorionaz; ez denean hasten da pentsatzen.

Osorik irakurri

Hizkuntza zapalkuntzaren aurrean, eskola euskalduna da gure aukera HERRI-ADMINISTRAZIOA
2012-02-02 / 09:25 / EHE

Herri euskalduna zapaltzeko Estatuek estrategia ezberdinak erabili ohi dituzte. Lurralde zatiketaren ondorioz, Euskal Herrian hizkuntza politika ezberdinak daude indarrean, eta hezkuntzaren alorrean eragiten dituen ondorio larriak bistakoak dira.

Osorik irakurri

Hiriko ez da soilik auto bat ENPRESA
2012-02-01 / 09:10 / Rober Gutierrez

Hiriko ez da kotxe bat. Hiriko hiri barneko mugikortasunerako irtenbidea da. A new solution for the new urban mobility, Jesús Echavek, Hirikoren presidenteak adierazi duen bezala, jasangarriak izan eta pertsonengan oinarritu nahi diren hirietako mugikortasunari ekarpen berritzailea izateko helburuarekin jaio den proiektua da, Green Capital 2012 den Vitoria-Gasteizko izena munduan zehar zabaltzen ari dena.

Osorik irakurri (Erantzun bakarra)

"Dekretuz euskalduntzea" ez da euskalduntzea HERRI-ADMINISTRAZIOA
2012-01-31 / 09:30 / Maren Belaustegi (UEMA)

Eusko Jaurlaritzak iragarri zigun 2011. urtearen bukaera aldera dekretu bat aterako zuela, herritar batzuei euskara ziurtagiriak emateko: unibertsitateko ikasketak euskaraz egin dituztenei EGAren pareko maila aitortuko die, DBHren erdia euskaraz ikasi dutenei B1 maila, Batxilergoaren erdia euskaraz egin dutenei 2. hizkuntz eskakizuna... Siglen saltsa horren erdian arriskua dugu arazoaren muina zein den ez konturatzeko.

Osorik irakurri

Esan Erranen itxiera, ongi neurtutako erabaki politiko baten ondorioa BESTELAKOAK
2012-01-30 / 08:40 / Ametza Kultur Elkartea

Esan Erran euskaraz emititzen duen irrati bat da. Bere lurraldea, Imotz, Basaburua, Ultzama, Odieta, Anue, Atetz eta Lantz. Herriak sortu zuen eta herriaren lanari eta laguntzari esker iraun du ia hamabost urte. Orain bere emisioa eten behar izan du, langile bat lanik gabe gelditu da eta herritarrek zerbitzu bat galdu dute.

Osorik irakurri

Euskararen bizi-indarraz Ipar Euskal Herrian HIZKUNTZA
2012-01-26 / 09:35 / Jean-Baptiste 'Battittu' Coyos

UNESCO erakundeko arriskuan diren hizkuntzei buruzko aditu talde berezi batek Language Vitality and Endangerment (Hizkuntzen bizi-indarra eta desagertzea) deitu zen txostena aurkeztu zuen, 2003an. Txosten horren helburuak hizkuntzen higaduraren maila definitzea eta desagertze arriskuaren balioztapen-irizpideak finkatzea ziren.

Osorik irakurri

Txillardegiren ekarria euskararen arnasguneei BESTELAKOAK
2012-01-19 / 12:15 / Maren Belaustegi

Zuk esan zenuen, Jose Luis: «Ez bada beharrezkoa bere lurraldean, hizkuntza batek jai du». Esaldi horrek laburbiltzen du zure ekarria, zure lanaren zioa eta funtsa. Sakonagoa da, askoz, zure lana, gogoeta, mamia, Txillardegi, ezbairik gabe. Baina koherentziaren bidetik, beti defenditu zenuen abertzaletasuna eta independentzia hizkuntzaren ikuspegitik egin behar zela, nekez lortuko zela, bestela, ezer.

Osorik irakurri

Que mas da decir 'etxe' o decir 'casa' BESTELAKOAK
2012-01-19 / 12:10 / Jon Urruxulegi

Txillardegirekin bildu nintzen batean, solasean lasai gindoazelarik, orduan atzerrian zegoen Eusko Jaurlaritzako buruzagi baten euskararekiko axolagabekeria agertu zidan. Aipatu buruzagia, ordea, euskal instituzio gorenaren ikurtzat jartzen zuen eta baita Eusko Jaurlaritzan aginte makila zuen alderdiaren sinbolotzat ere. Eta euskararen etorkizuna piperrik ere ez zitzaiela inporta adierazteko, aipatu buruzagiaren hitzak adierazi zizkidan: *Qué más da decir etxe o decir 'casa'*.

Osorik irakurri

Txillardegi jator jatorriarekin BESTELAKOAK
2012-01-19 / 09:20 / Koldo Urrutia

Euskalari, euskaltzale, euskaldun bihotzeko, eta, garrantzitsuena, pertsona aske bat joan zaigu.

Osorik irakurri

Nori berea delako zuzenbidea BESTELAKOAK
2012-01-18 / 09:15 / Koldo Zuazo

Badira herri baten historian ezinbestekoak diren lagunak eta, Euskal Herrian, XX. mendearen bigarren erdialdean, ezinbestekoa izan da Txillardegi. Gerraosteko urte beltzak bizitzea egokitu zitzaion, euskara eta euskal sena itzalita zeudenean Donostian, eta herri sen hori atzera berriz osatzen eta ondorengoei pasatzen ahalegindu zen Txillardegi.

Osorik irakurri

Artikulu zaharragoak »
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com