|
Algara hitzaren jatorria ezagutu nahian.
Nire adiskide Rakel Guridi Goñirengandik mezu hau jaso dut:
"Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian, Musikenen, karrera amaierako ikerketa lana burutzen ari naiz.
Ikerketa lan honetan algara hitzarekin egin dut topo, eta ezinbestekoa da hitz honen jatorria ezagutzea niretzako.
Badakit arabieratik datorrela, euskaran beste hainbat hitz bezala, baina nire argitu beharreko zalantza arabieratik zuzen datorren edo eta gaztelania zeharkatuz iritsitakoa den da.
Hiztegietan ikusi dudanez, honen arabera esanahia ere desberdina izan liteke.
Ez dakit laguntzerik izango duzun, baina izugarri eskertuko nizuke honetan lagunduko nauen norbait gomendatuko bazenit.
Besterik gabe, esker mila aldez aurretik.
P.D. Erabiliko irakurlea naiz eta antzeko gaiak tratatuak izan direla ohartu naiz".
Erantzunik izango ote du?
|