Egin klik hemen INPRIMATZEKO


Orokorrean

Begoņa Rodriguez / Irakaskuntza / 2009-10-14 / 08:35


Duela gutxi esan zidaten orokorrean ezin dela erabili, erderakada dela. Horren ordez, oro har edo orokorki esan eta idatzi ahal dugula.



Nire ustez orokorrean erderakada izan daiteke, baina, baita orokorki ere. Argituko didazue bada zalantza? Zein erabili behar dut?


Erantzunak


Ez nuke txartzat emanen

Raul Iglesias / 2009-10-14 / 16:12

Ibon Sarasolak ondoko artikulu honetan ez zuen "orokorrean" gaitzesten; beraz, nik ez nuke txartzat emanen:

http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1081042730

Agian besteak jasoagoak dira edo gehiago daude tradizioan oinarrituak.


Artikulura bueltatzeko:
http://www.erabili.com/zer_berri/galdezka/1255071394