Egin klik hemen INPRIMATZEKO


Nola esanen litzateke euskaraz 'e-portfolio'?

Mikel Agirre / Irakaskuntza / 2009-09-02 / 08:45


"e-portfolio"-a edo "portafolio"-a erabili nahi dut ikasleekin baina ez dut euskarazko beste adierarik ezagutzen.



Zein litzateke, egotekotan, aukerarik egokiena?


Erantzunak


Paper-zorro birtualaz

Ion / 2009-09-02 / 09:00

Paper-zorro da "portafolio" hitzaren baliokidea, beraz, hori erabil dezakezu. Hala ere, paper-zorro birtual bati buruz hitz egiten ari zarenez (e-portfolio), ez dakit zein izan litekeen terminorik egokiena, "e-paperzorro" izugarri itsusia baita.


'Webzorro' edo antzeko zerbait?

Asier Larrinaga / 2009-09-02 / 09:28

Beharbada, izen zehatza «paper-zorro elektroniko» edo «dokumentu-zorro elektroniko» izango da, baina ez dirudi oso erabilgarria denik eskolan egunero-egunero aipatzeko.

Ingelesez «webfolio» ere esaten ei diotela ikusita (Wikipedian), euskaraz «webzorro» edo antzeko zerbait asma liteke.


Artikulura bueltatzeko:
http://www.erabili.com/zer_berri/galdezka/1251195153