 |
Nola esanen litzateke euskaraz 'e-portfolio'? |
 |
2009-09-02 / 08:45 / Mikel Agirre |
IRAKASKUNTZA |
|
"e-portfolio"-a edo "portafolio"-a erabili nahi dut ikasleekin baina ez dut euskarazko beste adierarik ezagutzen.
Zein litzateke, egotekotan, aukerarik egokiena?
|
Erantzun |
| |
 |
| Paper-zorro birtualaz |
 |
2009-09-02 / 09:00 / Ion |
|
Paper-zorro da "portafolio" hitzaren baliokidea, beraz, hori erabil dezakezu. Hala ere, paper-zorro birtual bati buruz hitz egiten ari zarenez (e-portfolio), ez dakit zein izan litekeen terminorik egokiena, "e-paperzorro" izugarri itsusia baita.
|
| |
 |
| 'Webzorro' edo antzeko zerbait? |
 |
2009-09-02 / 09:28 / Asier Larrinaga |
|
Beharbada, izen zehatza «paper-zorro elektroniko» edo «dokumentu-zorro elektroniko» izango da, baina ez dirudi oso erabilgarria denik eskolan egunero-egunero aipatzeko.
Ingelesez «webfolio» ere esaten ei diotela ikusita (Wikipedian), euskaraz «webzorro» edo antzeko zerbait asma liteke.
|
|
Erantzun |