![]() |
Egin klik hemen INPRIMATZEKO |
Raul Iglesias Alvarez / Hizkuntza / 2007-03-07 / 08:00
Jakin nahiko nuke nola erraten den euskaraz "precinto"... Bidaltzen dizuedan irudian (Ertzaintzakoa) paratzen du "ertzapen", baina niri hitz horrek ez dit deus ere erraten.... Existitzen al da?
Josune Igoa / 2007-03-08 / 09:42
EUSKALTERM datu basea edota ELHUYARen hiztegiaren arabera "zigilu", 3000 Hiztegian "prezinto"... Kontsultarako oso erabilgarriak iruditzen zaizkit.
Hauek dira loturak:
Badira beste batzuk ere baina neu horrelako zalantzen aurrean hiru horiekin nahiko ondo moldatzen naiz.
Mikel Mendizabal / 2007-03-08 / 14:01
Precinto= Zigilua.
Precintar= Zigilatu.
Ikusi Zehazki hiztegia (Ibon Sarasola)
Markel Lizasoain / 2007-03-08 / 19:16
EHULKU ere kontsultagune egokia da horrelako galderetarako.
http://www.euskara-errektoreordetza.ehu.es
Andoni Etxabe / 2007-03-09 / 08:17
Josunek aipatu duen hiztegi horietako batean badator ERTZA(TU) aditza eta "precintar, poner precinto" esan nahi du 3. adieran. Sarasola gutxietsi gabe, Elhuyarrekoekin fio naiz eta nonbaitetik aterako zuten!
Beraz,zinta horretan ERTZATUTA jartzea litzateke egokiena, nire ustez. Gainera, poesia ere egin daiteke!
Ertzaintzak ertzak ertzatzean...
Leire Ibarra / 2007-03-12 / 12:42
ZIGILATUTA ere jar daitekeela iruditzen zait. ZIGILATUTA nahiz ERTZATUTA, biak dira egokiak, ene ustez.
ERTZATU, berriz, ez zait gustatzen, ez du ezer adierazten testuinguru horretan. Beharbada euskararatu zutenean ez zuten kontesturik, eta horregatik eman zuten horrela.