|
Aupa denoi. Zalantza handi bat daukat. Hara, jostailu gida bat itzultzen ari naiz, eta hainbat jostailu izenekin zalantza handiak ditut. Nola esango zenukete "tentesolo"?
Jostailuen katalogo bat itzultzen ari naiz, eta esan bezala termino batzuekin arazoak izan ditut. Gehienei irtenbide bat bilatu diet, definitzeko beste modu bat, baina, hitz batekin ez naiz oso gustura geratu. Hitz hori "tentesolo" hitza da. Nonbait altxata bakarrik mantentzen den jostailu bat da, haur txikientzako jostailu bat, baina, gauza gehiago ere egin ditzake. Bere sinonimoa gaztelaniaz "tentetieso" dela jakin dut duela gutxi. Euskaltermen sartu eta "tentetieso"ren ordaina "tente-potente" dela jartzen du. Bere ordaina izango da, baina, nire ustez haur txikientzako jostailu batentzat ez da izen egokia.
Egia, esatea nahi baduzue, izen hori egokiagoa iruditzen zait "kontsoladore" bat izendatzeko. Nik haur bat edukiko banu, ez dakit "tente-potente" bat erosiko ote niokeen, lagun bati agian oparituko nioke txantxetan, baina, haur bati...Ez dakit zuek zer pentsatuko ote duzuen, agian, nire txorakeriak dira, baina, zuen iritzia jakin nahiko nuke.
Laguntza behar dut arren, eta asko eskertuko nizueke erantzutea. Aldez aurretik eskerrak. zuen erantzunaren zain geratuko naiz. aiooooooooooo
(LEIRE OTXOTORENA itzultzailea da)
|
|
Zuri (Leire Otxotorena) esan lehenengo' ezen zuk plateatu duzuna ez da "agian, nire txorakeriak", zuk plateatu duzuna da premia bat eta laguntasun eske bat zein ez da inola txorakeria bat baizik zalantza edo/eta duda real razonable bat. Tankil alde hortatik eta viva zu plateatzeaz problema realak, esaten bait duzu "zalantza handi bat daukat"; zeren hemen guti edo nekez plantatzen da zalantza realik joan ahal denik "kontra euskara".
Nik ere esan loturik gai plateatuari' ze gustatzen zait eta dut ikusten ere egoki eta valiagarri sozialki betizut formea.
Esaterako esan ahal duzu "betizut bat erosiko dut semeari" edo esan "zenbat balio du betizutak"?
|