|
Azken bolada honetan, asko aipatu da Islamaren profeta, baina nola
esan behar da euskaraz? Espainieraz pentsatzen dutenentzat, "Mahoma",
jakina, baina zergatik horrela esan behar da euskaraz, besterik gabe,
mundura begiratzeke?
Hizkuntza-ozeano handi bat dago Hegoaldearen eta Iparraldearen artean, Atlantikoa bezain handia.
Maule urrun dago Donostiatik, Brasilia Portotik bezain urrun, Maomé-tik Maomet edo Moamede-ra dagoen distantzia baitago Mahoma-tik Mahomet-era ere.
Gauza bat onartu beharra daukagu: Hegoaldean gazteleratik hartzen dira maileguak; Iparraldean, berriz, frantsesetik. Iruditzen zait prozesu erabat logiko hori geldiarazten saiatzea euskararen garapena bera geldiarazten saiatzea dela.
Portugesez bi hitz badaude, zergatik ez euskaraz? Portugal eta Brasil bi nazio direlako eta Euskal Herria bakarra?
Faborez.
(XABIER ANDONEGI SANTAMARIA helduen euskara irakaslea da)
|