 |
Txistorrada? |
 |
2005-12-21 / 07:00 / Raul Iglesias Alvarez |
HIZKUNTZA |
|
Gastronomiak tradizio handia du Euskal Herrian eta elkarrekin denbora pasatzeko ohitura handia dugu; esaterako, gaurko San Tomas egunean. Egun honetan zein beste egun batzuetan antolatzen diren bestelako oturuntzetan gaztelaniazko termino anitz darabilgu askotan -ada atzizkia erabiliz: txistorrada; txuletada; mariskada; txokolatada; parrillada; etab.
Orotariko Euskal Hiztegiari (OEH) eta bestelako hiztegiei begirada bat eman eta gero jan terminoa erabiltzea gomendatuko nuke; sarrera horretan ondoko adibide hauek jartzen ditu OEHk: baba-jan; gaztaina-jan; arkume-jan, katu-jan... Termino hau orokorra da; hots, jakiekin zein edariekin erabil daiteke Adibidez, OEHk ondoko adibide hau jartzen du: ardau-jana (ardo-jan). Gainera, edaten dugun gehienetan edan ez ezik jan ere egiten dugu eta. Hortaz, nire ustez, zilegia da edariekin ere erabiltzea:
Adibideak:
- Txokolate-jan: espainierazko “chocolatada”. Txokolatea edaten bada ere, hau beste jaki batzuekin osatzen da askotan (txurroak, gailetak, opilak, kauserak, pastelak, etab.). Horrengatik, ikusten dut zilegia jan izena jartzea.
- Sagardo-jan: “sidrada”
- Garagardo-jan: “cervezada”
- Oharra: azken bi adibideetan ez daukat hain argi ea ongi dagoen jan terminoa erabiltzea; agian badaude beste aukera hobeak: sagardo-edana??? Garagardo edana??? Bestelako iradokizunik??
Erdaraz -ada atzizkia duten hainbat hitz darabilgu (kaleko hizkeran, bederen). Hona hemen, bururatu zaizkidanak:
- Parrillada (barbacoa): erreki-jan; barbakoa (parrillada*; erreki sorta*; nahi izanez gero zein haragi mota erreko dugun zehatz dezakegu adib. txerriki-jan (ahateki, antxumeki, bildoski, oilaskoki, etab.).
Kontuz!!! Txerri-jana eta txerriki-jana ez dira gauza bera; aurrenekoa zabor janariaz ari baita.
- Alubiada:
- babarrun-jan; indaba-jan Bizk.; baba-jan
- Chistorrada:
- txistor-jan (txistorrada*)
- Chorizada:
- Paellada:
- paella-jan (paela-jan; paellada)
- Mejillonada:
- Mariscada:
- Chuletada:
- txuleta-jan Heg. (txuletada); saiheski-jan Ipar*.
- Chocolatada:
- txokolate-jan (txokolatada*)
- Morcillada:
- odolki-jan; odoloste-jan Bizk.
- Costillada:
- saiheski-jan (kostillada*)
- Tortillada:
- arrautzopil-jan; tortilla-jan Heg. (tortila-jan*; tortillada*); moleta-jan Ipar. (omeleta-jan*)
- Fritada:
- Arrozada:
- Caracolada:
- barraskilo-jan (marraskilo-jan); barakuilu-jan; karako(i)l-jan (karakolada)
- Salchichada:
- saltxitxa-jan (saltxitxada*)
- Longanizada:
- lukainka-jan
- Oharra: Hauetako termino anitz ez dira Espainiako Errege Akademiaren hiztegian eta Euskaltzaindiko Hiztegi Batuan agertzen (adib. alubiada; chistorrada eta euskarazko horien baliokideak: babarrun-jan, txistor-jan...); hala ere, oso ohikoa da horren erabilera kaleko hizkeran. Beste termino batzuk, aldiz, agertzen dira hiztegietan: parrillada, mariscada...
Horrelako terminoak osatzeko (txokolatada, mariskada, etab.) beste aukerarik bururatzen al zaizue?? Jan terminoa erabiliko zenukete edariekin?? (sagardo-jan, garagardo-jan, etab.)
(RAUL IGLESIAS ALVAREZ euskara irakaslea da)
|
Erantzun |
| |
 |
| "Voyeur" gabiltza arlo honetan |
 |
2005-12-21 / 10:35 / Edorta Agirre |
|
Betekada latza, oturuntza horien izenen kontura (longanizada, paellada, eta guzti).
Hitzak asmatzea ongi dago, inondik ere. Hitz horiek erabiltzea, ezinbesteko.
Ene egoismoan, elikaduraren gaineko artikuluak eta liburuak euskaraz maizago ikustea gustatuko litzaidake.
Badirudi "voyeur" gabiltzala alor honean, ez garela saiatzearen, jardutearen aldeko. Zuzendu, orraztu, kritikatu, irakatsi egiten dugu. Parte hartzeari, muzin.
Ea zuloa tapatzen dugun ("Ez da tapatzen esan behar", etorriko da orain aingeru guardakoa, zuzentzaile, orraztaile, kritikari edo irakasle mozorroaz apainduta).
Bitartean, ez dakienak ere ezagutu behar duelako, "jan" ta "jate" bereizten ikasiko dugu: "zikiro jana" ez da "zikiro jatea", etc.
(EDORTA AGIRRE ALONSO itzultzailea da)
|
| |
 |
| Zergatik dago gaizki "jate" hori? |
 |
2005-12-21 / 18:25 / Asier Agirre |
|
Erabat ados. Nik uste, halere, jende dezentek erabiltzen dituela arkume-jan, okela-jan eta abarrekoak. Nire inguruan behintzat bai. Batzuetan nahasgarria izan daitekeela iruditzen zait, ordea: txerri-jana, esaterako, txerriari ematen zaion jana izan liteke, edo, bigarren zentzu batean zaborra-jana. Kastillanoek ere esaten dute: "eso es una txerrijana".
Bestalde, zergatik dago gaizki "jate" hori? Belarri hutsez ari naiz baina nik neronek hala erabiltzen dut: "gaztina-jate ederra egin degu". Txerriaren kasuan, gainera, argitasuna emango lioke: "txerri-jate edo txerriki-jate ederra egin dugu".
"Oraintxe egin du iristea/etortzea" "Galtze txarra du" eta "parte-hartze ederra" bezalakoak gaizki al daude?
Orotarikoan ez dut begiratu, ez daukat etxean eta. "Diccionario Retana-n" badira hiru adibide:
"Buruko andia ta jate urria" (gran tocado y menguado comer)
"Adanen jate gaiztotik datorkigun zauria sendatzeko (Mendiburu)
"Neguko arrats batez / senhar emazteak / nakhaizturik zaduzkan / xardina jateak (Zalduby)
Gustura jakingo nuke "jate" hori zergatik dagoen gaizki. Eskerrik asko.
|
|
Erantzun |
|