![]() |
Egin klik hemen INPRIMATZEKO |
Patricia Gomez / Hizkuntza / 2005-11-24 / 07:00
Inon irakurri dut ehun forma baino gehiago dugula tximeleta adierazteko.
Tximeleta edierazteko euskaraz dauden hitz guztiak jakin nahi nituzke.
(PATRICIA GOMEZ ikaraslea da)
Koldo Zubeldia / 2005-11-24 / 08:49
kaixo koldo naiz eta esan Plazido Mujikaren hiztegian hortxe dituzula ehun bat azepzio edo emaitza euskeraz tximeleta hitzarenak.
Iratxe Goikoetxea / 2005-11-24 / 10:18
Mikel Zaratek zerrenda hau jaso zuen Haurgintza minetan liburuan:
"Altxabili, aperiko, astatsa, atsoaren arima, astoluma, atxiamatxia, atxinini, axandalo, azapinpirin, bitxilota, eskabi, farfail, gau-ulika, inguma, jainko-belatx, jainko-oilo, jainko-mandatari, lilirita, makara, maripanpalona, maripuxitia, marisorgin, matxita, mitxeleta, mitxirika, oilo-zuri, panpina, pertxilota, pitxilingaria, sorgin-bitxi..., sorgin-oilo, txalumitxi..., txepeleta, txibiltxori, txilipitaina, tximirrita, txintxilinpalo, txintxitola, txipilipeta..., txipirina..., txipiritona, txiruliru, txitxilera, txitxipapa..., ulifarfaila..., atxitamatxi..., atxitamutxita."
Eta, zerrenda luzea bada ere, hor ez daude diren guztiak. Esaterako: txiribiri eta txipirrita, pitxilikote, pitxilipeta eta pitxoleta, pinpilin, pinpilinka eta pinpirin... Eta gehiago.
Mitxeleta betekada egiteko beste izen, beraz.
(IRATXE GOIKOETXEA Eitb-ko hizkuntzalaria da)
P. Arreitunandia / 2005-11-24 / 15:18
Mutrikun kalaputxi moduan ezagutzen da.
Mari Axun / 2005-11-25 / 09:12
Oñatin txipilipeta izena dauka.
Asier Sarasua / 2005-11-25 / 11:25
Hona hemen Deba ibarrean (eta inguruan) jasota ditugun hitz batzuk:
Iker Olkoz / 2005-11-25 / 13:53
Nik txikitan ikasi nuena: pinpilipauxa Hernani aldean behintzat nik horrela ikasi nuen
Boja Ariztimuño López / 2005-11-25 / 17:51
Ni Tolosarra naiz, eta Hernanikoaren antzerakoa ikasi nuen txikitan: pinpirinpausa, baina baita tximeleta ere.
Ez dut oroitzen baina, biak kalean ala baten bat eskolan ikasi nuenentz...
Iñaki Mezquita Aranburu / 2005-11-29 / 09:31
Ehundik gora dira, bai. Ni baino azkarrago ibili direnek bidalitakoak jaso dituzu, baina jaso dituzunetaz gain, beste era hau azaldu nahi nizuke: mitxerrika.
Hitz hau Gipuzkoako Alegia eta Amezketa inguruetan entzun ohi da (beste hainbat tokitan bezalaxe)
Iñaki Mezquita Aranburu / 2005-12-01 / 08:33
Kaixo berriro, Patricia!
Asko bildu duzu dagoenekoz, baina nire materialaren artean begiratuaz zure interesekoak izan daitezkeen bi ohartxo bidali nahi dizkizut. Bi hiztegi bitxietan aurkituriko sinonimo zerrendak dira.
Bata, Jose Luis Erdozia Mauleonen "Sakanako Hiztegi Dialektologikoa"n ikus daitekeena:
Bestea, Manuel de Larramendi Aita Jesuitarrak argitaratu zuena 1745. urtean bere "Diccionario trilingüe del Castellano, Bascuence y Latín"ean:
Koldo zubeldia / 2005-12-02 / 17:40
Tximeleta hitzaren emaitzak euskeraz:begiratzen badugu, mariposa hitza erderatik euskerara itzulia Plazido Mujikaren hiztegian, gaztelania-euskera, pilo bat emaitza azaltzen dira euskalki guztietan.
Lander - Mungitik / 2006-06-26 / 22:26
nire amak eta aitxek SORGIMITXIE deituten dotsie. Mungialden behintzet holan esan dako.