Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Sare-aldizkariak »  Galdezka »  "Entresuelo" eta "entrepiso" euskaraz?

"Entresuelo" eta "entrepiso" euskaraz?

2005-06-22 / 07:00 / Raul Iglesias Alvarez   HIZKUNTZA

Kontua da jakin nahiko nukeela nola esaten den "entresuelo" eta "entrepiso" (edo horren aldaera "entreplanta").

Zalantza hauen zergatia:

  • Entresuelo:

    Beheko solairuaren eta lehenengoaren tartean egiten den solairua, gainerako solairuek baino garaiera txikiagoa izan ohi duena.

    • Euskalterm: behegaina. Orotariko Euskal Hiztegiaren arabera, "behegain" zorua edo lurra izango litzateke...
    • Elhuyar eta Harluxet: bastarde. Hau ere Orotariko Euskal Hiztegian azaltzen da: bastarde edota bastarta.
    • 3000 Hiztegia: solairuarte; bastarte. Bigarrena "entrepiso" izango litzateke eta bigarrena bai izango litzatekeela entresuelo.
    • Hiztegi Handia: beheregain. Ez dakit beste proposamen bat ote den ala behegain-aren akats bat...

    Honetan: behegaina, bastardea eta honen aldaerak (bastarte, bastarta) ditugu. Zein erabili??

  • Entrepiso (entreplanta):

    Garaiera handiko lokal batean, garaiera bitan zatitu eta zoruaren eta sabaiaren tartean egindako solairua.

    • Euskalterm: solairuarte
    • Elhuyar: tarteko solairu, tarteko oin.
    • 3000 Hiztegia: entreplanta (solairuarte) eta entrepiso (pisuarte). Nire ustez, bat aukeratzekotan solairuarte izango litzateke pisu hitza erdaratik datorrelako eta batasunerako ez zait edukia iruditzen...
    • Hiztegi handia: solairuarte
    • Bestelakoak: solairuarteko

    Honako hauek ditugu: solairuarte, solairuarteko, tarteko oin, tarteko solairu, pisuarte... Zein erabili??


(RAUL IGLESIAS ALVAREZ euskara irakaslea da)


Oso-osorik inprimatu


Erantzun

 
Kontuz planteamenduekin hon hitzen jatorria
2005-06-22 / 10:14 / Erramun Gerrikagoitia

3000 Hiztegia: entreplanta (solairuarte) eta entrepiso (pisuarte).

Nire ustez, bat aukeratzekotan solairuarte izango litzateke pisu hitza erdaratik datorrelako eta batasunerako ez zait edukia iruditzen...

Esaten duzu ezen "pisuarte" hitza ez litzatekeela egoki zeren lehenengo partea hon pisuarte da erdarazkoa, "piso"; baina an "solairuarte" hitza ere berdin pasatzen da zeren lehenengo partea "solairu" edo "sola" da ere erdarazkoa etorkiz. "Sola" hitzaren variante batzuk dira euskaraz honakoak: zola, zoru, soro, solo (bizkaieraz), solairu, soil, soilik, zulo?, zulatu?,...

Esan nahi dudana da ezen euskarazko hitz bat da euskarazko noiz hitz hori erabiltzen da amplitude soziologiko handian, izanik ere etorkiz edonongo idiomakoa, h. n., kantxa pelotako terminoa zein datorren ketxuatik edo kitxuatik, gainera nola euskarak hartua du tik espainol erdara ez da erabiltzen Ipar Nafarroan baina gutik ukatuko lioke sarrerea nola euskal hitza.

Ez zaigu komeni purismorik, ez purismo lexikalik, ez syntaktikorik, orthographikorik, grammatikalik; ez dukegu behar skrupuluak, skrupulu beti galgarriak. Behar duguna da bizi dadin euskara ongi, erraz, airoso eta ere ahalaz alegeraki. Astuntasun opakorik ez. Egin bedi bekio argia.


(ERRAMUN GERRIKAGOITIA RODRÍGUEZ maisua da eskola publikoan)

 
Solairuarte
2005-06-22 / 11:54 / Asier Larrinaga

EiTBren Bilboko egoitza berriaren planoetan "altillo" esateko "solairuarte" erabili dugu.

"Altillo" hori bat dator Raulek aipaturiko "entrepiso" / "entreplanta"rekin. Izan ere, egoitza berrian oso altu dago sabaia, eta parte batzuetan tarteko solairu bat altxatuko dute.


(ASIER LARRINAGA LARRAZABAL Euskal Telebistako Euskara Sailaren burua da)

 
Tximu-ganbara
2005-09-02 / 18:17 / Mikel Galartza

Gure herrian, etxeetako (etxe "zaharretako") arkitekturan horrela eraikitako tokiei izendatzeko terminoa bada: tximu-ganbara.

Goiko ganbaran teilatupeko gailurra aprobetxatzeko egina izaten da. Hortaz, gaztelaniazko “altillo”ren adiera dauka.


(Mikel Galartza Urdiaingo zinegotzia da)

 

Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com