![]() |
Egin klik hemen INPRIMATZEKO |
erabili.com / Kultura / 2004-03-02 / 07:02
Euskara lurralde-hedaduraz etengabeko atzerakadan dabilen hizkuntza dugu. Baina orain bi mila urteko kontuak bestelakoak omen ziren.
Orain arte sekula izan gabeko hiztun kopurua omen du gaur egun euskarak adituen esanetan. Baina ukaezina da azken mendeetan euskararak izan duen lurralde atzerakada. Dena dela atzera begira jarrita galdera hauek sortu zaizkigu:
![]() | Galde-erantzun hauek inprimatu |
erabili.com / 2004-02-27 / 16:46
Luis Nuñez Astrainek argitaratu berri duen "El Euskera Arcaico. Extensión y parentescos" liburuan euskararen historian izan diren aroak zehazten ditu A. Lakarraren artikuluetan oinarrituta:
| Data | Aroa |
|---|---|
| I-III. m. | Euskara Arkaikoa (edo "akitaniakoa") |
| III-X. m. | Aro Iluna |
| XI-1545 | Erdi Aroko Euskara |
| 1545-1745 | Euskara Klasikoa |
| 1745-XX. m. | Euskara Modernoa |
| 1968tik | Euskara Batua |
Euskararen hedadura zein izan ote zen neurtzeko bost dira gaur egun ditugun bideak. Hona hemen egokienetik kaskarrenera:
Lehenengo aroko Euskara Arkaikoaren lurralde-hedaduraren nondik norakoak zehazten dira "El Euskera Arcaico. Extensión y parentescos" liburuan. Langintza horretarako honako aztergaiak erabiltzen ditu Luis Nuñez Astrainek:
| Lurraldea | Aztergaia |
|---|---|
| Akitania | Inskripzioak, -os duten toki-izenak, gaskonera, tribuak |
| Kantabria | Toponimia |
| Errioxa | Inskripzioak, toponimia |
| Burgos | Toponimia |
| Soria | Inskripzioak |
| Huesca eta Lleida | Toponimia, -eus duten toki-izenak |
Azterketa horretan oinarrituta orain bi mila urte, Jesukristoren garaian, Euskarak zuen lurralde-hedadura finkatu du Luis Nuñezek:
![]() |
| Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu. |
Artikulu honekin uztartutako liburua (eskuratzeko gainean sakatu)