Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Sare-aldizkariak »  Galdezka »  Zelan esaten da "productos de casqueria" euskaraz?

Zelan esaten da "productos de casqueria" euskaraz?

2003-07-11 / 19:45 / Idoia Garcia Uriarte   HIZKUNTZA

Publizitate kanpaina baterako itzulpen bat egiten ari naiz, eta jakin nahi nuke zelan esaten den "productos de casqueria" (garaunak, mihia, belarriak, tripakiak, ...) euskaraz. Hitz hau ez da oso ezaguna gaztelaniaz ere, eta ez dut hiztegietan aurkitu.


Erantzun

 
Barrukiak
2003-07-12 / 02:23 / Andoni Larramendi

Jatekoak baldin badira, "barrukiak" dira, alegia, barrukiak jaten diren animalien erraiak dira.

 
Erraiak
2003-10-05 / 20:11 / Erramun Gerrikagoitia

Kommentatu nahi nuke ezen planteatu dela zelan esaten den euskaraz casquería eta nik uste habeto legokeela planteatu edo itaundu izan balitz zelan esan litekeen edo zelan esango leukeen batek. Hori batetik, zeinak ez dukeen transzendentzia handiegirik baina enfokerako emaiten du bertze prespektiva eta visione malguago bat tzat solutionea.

Ikhusi dut ere izan dela arrapostu bat zeinetan erraiten den barruki hitza dela hor tokatzen dena. Hontaz bai nahi dut serioago zeozer erran eta da barruki hitzak dituela zati bi direnak batetik barru eta atzekaldean ki sufixua, nola ere txarriki, abadeki, odolki, tripaki, txahalki, katuki, ahunzki, urdeki, hiruki, koinatuki (ezkondu aurretik, gero koinatua izango dena), liburuki,... eta bertze anhitz. Gainera uste dudanez barrukia ba da baita zerbait konkretu an artzainak eta baserritarrak, hortaz eman lezake bidea konfusionerako ere, erraiten ez dudala horregatio txarto dagoenik barruki berba hori baina ikhusten dut egon dagokeela berba hoberik. Nik hobekotzat joiten dut erraiak berbea, zeren osoro dago konkretizatua eta ez du bertzeak duen ambivalentziarik eta dudarako biderik; edo baita partekiak edo zatikiak edo txatxarkiak, ... .Hori nik pentsatzen dudana, baldin valiagarri bada hobe.

 

Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com