 |
Puño bloqueador euskaraz? |
 |
2003-06-20 / 07:08 / Xanti Dorronsoro Xanti Kirolak |
HIZKUNTZA |
|
Kirol denda bateko jabea naiz eta kirol eskaladan erabiltzen den "Puño bloqueador" tresnaren euskarazko ordaina zein izan daitekeen jakin nahi nuke. Tresna honek, tira egiten zaionean, sokari heltzen dio (sokari kateatuta geratzen da) eta, horrela, eskalatzaileari sokan gora igotzeko lana errazten dio.
Gure dendan horrelako tresnak saltzen ditugula jakinarazteko eskaparatean kartela jarri nahi dut eta ez dakit euskaraz nola adierazi. Hainbat hiztegi astindu ditut eta Interneten ere ibili naiz zokomiran, zerbait aurkituko ote nuen, baina ez dut aztarnarik ere atera. Benetan estimatuko nizueke laguntzatxoren bat ematea. Mila esker.
|
Erantzun |
| |
 |
| Helduleku estekatzailea |
 |
2003-06-20 / 07:22 / Imanol Zurutuza |
|
"Puño" hori "heldulekua" da, bistan denez. "Blokeador" hori, berriz, "estekatzailea" akaso.
Hau da, "helduleku estekatzailea" edo.
Imanol Zurutuza
|
| |
 |
| Yumar |
 |
2003-06-20 / 08:52 / Jon Alonso |
|
Hori, oso oker ez banago, gaztelaniaz (eta euskaraz ere bai, uste dut),
yumar deitzen dena da. Ingelesetik-edo etorriko da yumar hori, baina
guztiz zabalduta dago hemengo eskalatzaileen artean; ordea, puño
bloqueador zer den galdetu eta agian batek baino gehiagok ez luke jakingo
erantzuten zer den (pentsatu behar dela, alegia, zer izan daitekeen
asmatzeko). Nik yumar jarriko nuke, lasai asko. Zabarkeria irudituko
zaizue, agian, baina askozaz ere okerragoak ikusi ditut bazterrotan.
Izan ongi,
Jon Alonso (Nafarroa)
|
| |
 |
| Helduleku-atxikitzailea |
 |
2003-06-20 / 09:00 / Miren Zarrabeitia |
|
Horrelakoetan zenbat buru hainbat aburu izaten da. Ni ados nago Imanol Zurutuzaren "helduleku"-arekin baina bloqueador horrek, nire ustez, "atxikitzailea" behar du izan. Beraz: Helduleku-atxikitzailea.
Miren Zarrabeitia
|
| |
 |
| Blokeatzekoa |
 |
2003-06-20 / 10:22 / Joseba Erkizia |
|
Nire ustez "blokeatzekoa" izan daiteke, besterik gabe; izan ere, erreminta eta teknologia kontuetan "-t(z)ekoa" oso baliabie erabilia (ahoz) eta emankorra (terminologiarako) iruditzen zait.
Joseba Erkizia
|
| |
 |
| Yumar edo Eskuko atxikigailua |
 |
2003-06-20 / 10:47 / Iban Eguzkiza |
|
Yumar jartzea ondo iruditzen zait. Hala ere "euskaldunagoa" den zerbait jarri nahi izanez gero, tresna hori ezagutzen dut eta uste dut mendizale euskaldunok dexente hobeto ulertuko genukela "eskuko atxikigailua", "helduleku estekatzailea" edo "helduleku atxikitzailea" baino.
Iban Eguzkitza
|
| |
 |
| "Itzul" ePosta zerrendan emandako erantzunak |
 |
2003-06-20 / 13:49 / Joserra Beloki |
|
Hona hemen "itzul" posta-zerrendan emandako erantzun batzuk; pista batzuk
bederen ematen ditu, letreroa jartzeko lagungarriak.
Joserra Beloki (DONOSTIAKO UDALA)
- Eskuko blokeagailu ?
Iñaki (BITEZ LOGOS)
- Aupa; lehen ere beste bat bidali dut baina ez da iritsi, nik ez dakit
zergatik.
Puño bloqueador hori, oso oker ez banago, eskalatzaile guztiek
jumar (ahoskatuta 'yumar'; ez nago erabat seguru jotaz edo yotaz idazten
den) deitzen dutena da. Hitza ingelesetik helduko zen, nik uste, baina
erabilera arrunta horixe da, yumar (egingo nuke hala dela gaztelaniaz eta
baita euskaraz ere). Puño bloqueador horrena neologismo asmatua da. Hortaz, nik neuk itzuli beharko banu, are gehiago saltoki batean, jumar
edo yumar jarriko nuke; duda bakarra j edo y idatzi behar den.
Ongi segi,
Jon Alonso (Nafarroako Unibertsitatea)
- Dirudienez, "Jumar" enpresaren izena da. Nik, ez nuke hitza baztertuko, eskalatzaileen argotean hala esaten omen da eta. Beraz, "jumarrak". Dena dela, ez legoke txarto "deitura estandar" bat pentsatzea. Ingelesez ere, Interneten ikusi dudanagatik, "Jumar rope ascenders" edo "Jumar ascenders" esaten dute.
Euskaraz, "helduleku" edo "soka helduleku" izenek ondo ematen
dute (didate). Kartelean jartzeko, beharbada, onena hau: "Jumar heldulekuak".
Asier Larrinaga (EITB)
- Nik
helduleku beti esan diot erdaraz presa esaten zaionari, eta uste
dut eskalatzaileen artean adiera horretan erabiltzen dela nagusiki.
Beraz, nahasgarri gerta daiteke soka katigatzeko erabiltzen den jumarri
ere helduleku esatea. "Desnivel" aldizkariak definizio hau ematen du 'presa'-rako:
f. (fr., prise; it., appligio, presa; al., Griff, Tritt; in., hold).
Agarre o asidero natural en la roca. //2. Presa de resina que se sujeta
en los plafones o muros artificiales para practicar la escalada «indoor»
o entrenar: está perforada en su centro para pasarles un tornillo que la
ancle al panel; es de formas y colores variados y se fabrica en resina
sintética.
Jumarrena, berriz:
m. (fr., jumar; it., jumar, manniglia autobloccante; al., Jumar,
Steigklemme; in., jumar). Marca comercial de un puño bloqueador que ha
pasado a ser genérico. Dispositivo que hace las veces de prusik en las
cuerdas fijas, bloqueador y ascensor al mismo tiempo. Se pronuncia
«yumar». Para introducirlo y sacarlo de la cuerda hay que accionar un
gatillo que libera el mecanismo sustentante. Corre hacia arriba
libremente y, por el contrario, presiona en la cuerda, en la que clava
unos pequeños dientes, al ejercer peso sobre él. El escalador tira de la
empuñadura para superarse y suele ir también asegurado al mismo. Su uso
en travesía es algo más complejo pero no menos seguro. Su utilidad se
extiende a los polipastos, tareas de rescate, izado de cargas y petates,
aseguramiento en cuerdas fijas, etc. Las púas siempre dañan algo las
cuerdas, por lo que se recomienda el uso de semiestáticas con este
aparato. Existen, en algunas marcas, para mano derecha e izquierda.
Alberto Mtz. de la Cuadra (ZAMUDIOKO UDALA)
- Albertoren mezua irakurrita, garbi dago "helduleku" ez dela
egokia.
Asier Larrinaga (EITB)
- Google Glossary erabilita http://labs1.google.com/glossary, definizio hauek ageri dira, besteak beste
Jumar is the method of climbing a rope using ascending devices that can
be quickly attached and then loosened from the rope. Jumar is the name
of the device (sliding a knot of rope or webbing up a rope is called
Prusiking, after Dr. Karl Prusik); Jumaring is the act of ascending the
rope.
http://www.altrec.com/published/climb/skills/climbing101aglossaryofascent/
Obselete form of jammer, now used only by climbers.
http://www.wemsi.org/glossary.html
Beraz, ni Jon Alonsoren irizkide naiz: «jumar».
Gotzon Egia (GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA)
|
| |
 |
| "Itzul" ePosta zerrendatik erantzun gehiago |
 |
2003-06-23 / 15:28 / Joserra Beloki |
- Beste aukera bat: "blokeatzekoa", besterik gabe.
Hizketan, erreminta kontuetan-eta, oso baliabide erabilia da "t(z)eko"
hori. Terminologiarako, ordea, apalegia iruditzen zaigu. Baina, batez
ere teknologian, bere bidea egin lezakeen baliabidea dela iruditzen
zait: altxatzekoa (elevador), angelu-neurtzekoa (goniómetro), arnasa
hartzekoa (equipo respiratorio), botatzekoa (desechable), ebakitzekoa
(cortante), errematxatzekoa (remachadora), fusible-kentzekoa
(quitafusibles), gastatzeko harria (disco de abrasión), libratzeko
tresneria (equipo de descarcelación), soldatzekoa (soldadora)... aurkitu
ditut foru suhiltzaileen bilduma batean.
Joseba Erkizia (GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA)
- >>>>Beste aukera bat: "blokeatzekoa", besterik gabe.
Nik horri ere beste arazo bat ikusten diot, alegia zelan bereiziko den
"jumar" hori "shunt" delakotik. Orain urte batzuk erosi nuen shunt
haietariko bat, eta jaitsiera batzuetan "rappelak" egiteko erabiltzen
genuen. Ezustekoren batean (soka eskuetatik joan, edo korapilatu, edo
istripuren bat izan) tirakadaren ondorioz blokeatu egiten zen, ez zuen
uzten soka pasatzen eta era horretan ez zinen behera jausten edo, soka
korapilatuta egonez gero, esku biak libre izaten zenituen korapiloa
askatzeko. "Pato" esaten genion (ondorengo definizioan azaltzen den
arrazoiagatik).
"Desnivel" aldizkariak definizio hau ematen du 'shunt'-erako:
Shunt. m. Nombre comercial convertido en genérico de un aparato de
autoseguro para rápel y que también permite, en caso de necesidad,
superar cuerdas fijas, utilidad para la que no ha sido concebido
(anglicismo). Familiarmente, «pato» o «pico-pato», por su forma.
Asimismo, se emplea, entre otro usos irrecomendables, para asegurar al
segundo e incluso a dos segundos.
Alberto Mtz. de la Cuadra (ZAMUDIOKO UDALA)
- Nik dakidanez, edo, hobe esan, orain 20-25 urte hemen eskalatzen ibiltzen
zen jendearen zientziaren arabera (nik haiei ikasia, alegia), shunt
delakoa, hasiera batean behintzat, korapilo bat zen, ez aparatu bat; hau
da, rappela egiteko kordino-zati labur eta mehar batekin sokaren gainean
egiten zen korapiloa ("seguru dinamiko" deitzen direnen edo zirenen
sailekoa), gero mosketoian ere lotzen zena, Albertok esan duen bezala eta
esan duenerako erabiltzen zena. Baina, jakina, garai horietan "ocho"rik edo
dena delakorik ere ez genuen ezagutzen, beraz, ia segurua da nire ekarpen
hau guztiz arkeologikoa izatea.
Jon Alonso(Nafarroako Unibertsitatea)
- Barkatu; gaizki ari naiz. Esan berri dudan korapiloa ez zen "shunt",
"prusik" baizik (espero dut berriz oker ez ibiltzea, behintzat). "Prusik"
hori nola idazten den, ez jakin. Tira, irakasle onak eduki nituen, baina ni
ikasle txarra izaki. Beraz, gehiago dakienei entzun eta isiltzera noa
Jon Alonso(Nafarroako Unibertsitatea)
|
| |
 |
| "Itzul" ePosta zerredatik azken erantzunak |
 |
2003-06-25 / 12:37 / Joserra Beloki |
|
|
|
Erantzun |
|