![]() |
Egin klik hemen INPRIMATZEKO |
Itziar Eizagirre Etxaniz / Kultura / 2003-06-06 / 07:04
Aurreko batean entzun nion mutil koskor bati bere aitari "Hi aitte emaiztek bi euro" esaten. Harritu egin nintzen orain arte hikako forma horiek ez ditugulako erabili izan gurasoei zuzentzeko, nik neuk ez behintzat. Horregatik jakin nahi nuke ea hikako formen erabilera hori zuzena al den, noiz eta norekin hitz egin behar den hika, alegia.
Azpeitiko Euskara Patronatua / 2003-06-06 / 07:04
HIKA lagunarterako hizkera da batez ere, baina ez lagunarterakoa soilik. Hurbiltasunarekin, etxekotasunarekin eta adiskidetasunarekin du zerikusia, etxean bertan ere ez zaio nornahiri hitz egiten, ordea.
Hona hemen zenbait adibide:
Bestalde, jakin ezazu hitanoaren barruan bereiztu egiten dela solaskidea. Entzulearen arabera bereizten dira aditzak (ez hitz egiten ari denaren arabera), atzizki ezberdina dute, -K edo -A mutilarentzat eta -N edo -NA neskarentzat. Gainera mutilari hika egitea toka egitea dela esaten da; neskari hika egitea, berriz, noka.
Hala ere, hikaren erabilera eremua ez dago zehatz mehatz arautua. Goian esan ditugun horiek adibide gisa eman ditugu, ohikoenak diren erabilerak. Gainera, hainbat tokitan denek hika egiten dute, beste batzuetan, ordea, erabat galduta dago hitanoa.
Gure Irratia / 2003-06-06 / 11:51
Gaur egungo ohitura soziologiko berria izan daiteke. Zergatik ez?
Pello Salaburu / 2003-06-06 / 21:27
Nik dakidala, honetaz gehien dakienetako bat X. Alberdi da, EHUko irakaslea. Berak egin zuen aspaldi tesi mardul bat honetaz, erakutsiz adizki hauek nola erabiltzen diren Euskal Herriko hainbeste tokietan, ohiturak asko aldatzen baitira toki batetik bestera.
Pello Salaburu
Xabier Alberdi Larizgoitia / 2003-06-11 / 11:20
Gai horri buruz doktorego tesia egin nuen aspaldi, eta lanaren laburpena Euskaltzaindiak argitaratu zuen: "Euskararen tratamenduak: erabilera" (Iker-9, Bilbo, 1996). Bestalde, gai horren inguruan baditut argitaratuta zenbait artikulu: "Euskarazko tratamenduen ikuspegia: historia apur bat" (ASJU, 1986a, 149-202 or.); "Alokutibotasuna eta tratamenduak euskaraz: Markina aldeko kasua" (ASJU, 1986b, 419-486 or.); "Hikako tratamenduen balore sozio-afektiboak" (Fontes Linguae Vasconum, 1993, 64, 425-442 or.).
erabili.com / 2003-10-27 / 10:37
Hitanoari buruzko argibide gehiago nahi badituzu erabili.com-en bi artikulu hauek argitaratu ditugu: (irakurtzeko gainean sakatu)