Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Sare-aldizkariak »  Galdezka »  Galdezka »  1053442838
Albiste nagusira itzuli

Zenbakien deklinabidea: zenbaki-izenak eta izenordainak.

2003-05-23 / 07:30 / Azpeitiko Udal Euskaltegia   HIZKUNTZA

Eragiketa matematikoak direla eta, askotan testu-liburuetan nahiko modu nahasian agertzen da kontu hau. Batzuetan Biko taula, beste batzuetan Biaren taula, besteetan Biren taula... Zein ote da zuzena edo egokiena?

Zenbakien deklinabideari dagokionez, bereiztu egin behar da zenbakia bera noiz den zenbaki-izen eta noiz den zenbatzaile (izenordain, alegia):

Zenbaki-izenak

Zenbakiak zenbaki-izenak direnean beste edozein hitz bezala deklinatu behar dira:

Eman dezagun ikasleei zenbaki bana eman diegula lasterketan parte hartzeko. Orduan honako esaldia erabil dezakegu:

  • hiruak ihes egin du eta lauari aurrea hartu dio

( hiru zenbakia daraman ikasleak lau zenbakia daramanari aurrea hartu dio)

Izenordainak

Zenbakiak Izenordain direnean, berriz, mugagabean nahiz pluralean deklinatu behar dira:

  • bi (-) neska etorri dira eta biak txikiak

HIRU eta LAU izenordainak, ordea, salbuespen dira; deklinabide berezia dute: ikus Euskaltzaindiaren erabakia HEMEN

  • Beraz, eta egindako galderari erantzunez, biaren taula beharko luke matematika arloko esapide horrek, hain zuzen ere, bi zenbakia esapide horretan zenbaki-izen delako.

Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com