Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu berriemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Berri berriak
» Etxepare Euskal Institutuak Midem eta Expolangues nazioarteko azoketan esku hartuko du
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Euskara eta euskal kultura kanpoan ezagutarazteko ahaleginean, nazioarte mailako azoka ezberdinetan parte hartzeari ekingo dio aurten ere Etxepare Euskal Institutuak. Lehen biak Cannes hirian urtarrilaren 28tik 31era burutuko den Midem -Europako musika azokarik garrantzitsuena- eta Parisen otsailaren 1etik 4ra bitartean izango den Expolangues hizkuntza azoka izango dira; azken honetara Etxepare Euskal Institutua bere baitan doan lehen aldia da. > <b>Midem, Euskadiko Soinuak programarekin lankidetzan</b> > > > Midemek 46. edizioari ekingo dio Cannes-en (Frantzian) eta Euskadiko musika industriak Euskadiko Soinuak-en babespean parte hartuko du beste urte batez. Musika sektoreko profesionalentzako topagune izateaz gain, Midem azokaren ezaugarri nagusia musikaren teknologiaren eta komunikabideen etorkizunerako begirada da. > > Euskadiko Soinuak Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak bultzaturiko programarekin bat egingo du Etxepare Euskal Institutuak azoka honetan, eta bertan izateaz gain, azokara joango diren musika industriako 9 elkarte eta enpresentzat laguntzak bideratuko ditu. > > > **Expolangues (Paris): berezko standa eta hainbat ekitaldi** > > > HABE eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren (HPS) lekukuoa hartuta, Etxepare Euskal Institutua bere baitan joango da aurten, lehen aldiz, Pariseko Expolangues azokara. Azoka esanguratsu horretan mundu osoko 80 hizkuntza baino gehiagok hartuko dute parte, eta 4 egunetan 22.000 bisitari inguru espero dituzte. > > Etxepare Euskal Institutuko standera gerturatzen diren horiek gure hizkuntzari buruzko azalpen ezberdinak aurkituko dituzte. Euskaraz aritu nahi izanez gero, euskara eskolak zein <i>www.euskaramundiala.net</i> webgunearen bitartez euskaraz aritzeko aukera eskainiko zaizkie. Beste hizkuntzetara itzuli diren euskarazko liburuen katalogoa, liburuak, hiztegiak eta material didaktikoa ere eskuratu ahal izango dituzte. > > Horrez gain, Etxepare Euskal Institutuak ekitaldi ezberdinak antolatu ditu azokaren programazioaren baitan. Otsailaren 3an, 11:30ean, <i>Euskara hizkuntza Frantzian</i> hitzaldia eskainiko du Expolanguesen Argitxu Camus Etxekoparrek, Sorbonne III Unibertsitatean euskara irakurlea denak. Egun horretan bertan, 19:00etan, Maddi Oihenart kantari zuberotarrak kontzertua emango du Sorbonne III Unibertsitatean, Jérémy Garat musikariarekin batera. Eta otsailaren 4an Ur Apalategik hitzaldia emango du azokan, <i>Euskal literatura globalizazioaren garaian</i> izenburupean, 16:30ean. > > > **Euskara eta euskal kultura Sorbonne III eta Pariseko Cervantes Institutuan** > > > Etxepare Euskal Institutuko Euskararen sustapen eta hedapenerako zuzendari Mari Jose Olaziregi ere Parisen izango da, azoka dela eta. Beste hainbat helburu betetzeko ere baliatuko du bidaia: otsailaren 2an Sorbonne III unibertsitateko Etudes Ibériques et Latino-Américaines (EILA) saileko buruekin elkartuko da, Institutuak bertan duen euskara eta euskal kulturaren lektoradoaren azterketa egiteko eta etorkizuneko jarduerak zehazteko. Gainera, egun berean, 14:30ean, euskal literaturari buruzko eskola bat emango du Olaziregik Sorbonne IIIan. > > Otsailaren 3an, Exponlanguesera joateaz gain, Enrique Camacho Pariseko Cervantes Institutuko zuzendariarekin bilduko da, euren artean kolaborazioa estutzeko eta otsailetik aurrera bertan eskainiko diren euskara eskolei buruz hitz egiteko. > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1327479748/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com