Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu berriemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Berri berriak
» Lotu irakaskuntza berdeari: matrikula ezazu zure seme-alaba D ereduan
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Euskara Kultur Elkargoak, Ikastolen Elkarteak, Nafarroako Euskara Teknikarien Lanbide Elkarteak, Sortzen Ikasbatuaz taldeak eta Topaguneak kanpaina jarri dute abian, Nafarroan haurrak D ereduan matrikulatzera animatzeko. > **D eredua etorkizuneko hizkuntzaren transmisorea** > > > Durk Gorter soziologo, ikerlari eta hizkuntza-aniztasunean aditutakoak dio euskarak, komunitate euskaldunak, bizirauteko eta ondorioz gizateriari kolorea eta aniztasuna ematen jarraitzeko aldeko pisuzko arrazoi bat daukala. Izan ere, munduarekin guztiz lotuta dago, eta ezinezkoa da isolaturik gelditzea. Gure ingurua lotunez beteta dago: euskara irakasten da munduko 30 unibertsitate baino gehiagotan; soziolinguistika ikerlarientzat erreferente hurbil eta interesgarrienetako bat da; Interneten presentzia handia dauka, eta Wikipedian, esaterako, 107.000 artikulu baino gehiago ditu, alegia, komunitate grekoak dituenak baino gehiago. Sarean oso gauza interesgarriak egiten ari dira: Facebook-ek, Google-k, Tuenti-k edo Windows-ek euskarazko bertsioa dute, multinazionalek beraiek sustaturikoak, errentagarriak direla ikusi baitute. > > > **D eredua, aukera ekologikoa** > > > Arrazoi asko daude, dudarik gabe, euskarazko irakaskuntzaren alde egiteko. Horietako garrantzitsu bat da mundu ekologikoagoaren aldeko apustu bat dela. Ekologia ez da bakarrik inguruneaz arduratzea; aitzitik, hizkuntza eta kultura aniztasuna zaintzea ere bada. Ekologia hurbilenaren eta aldi berean globalaren alde egitea da. Muturreko egoera batean, adibidez, berdin jokatzen badugu eta okertzen bagara, huts egitea orokorra izango da. Aldizkako aukerak ezinbestekoak dira. Hizkuntzak zaintzea lagungarria da, zalantzarik gabe, herrien arteko elkarrizketa eta bakea ahalbideratzeko. Horixe egiten duzu zure seme-alaba euskarazko ereduan matrikulatzen duzunean. Euskararekin bere kultura eta afektibitate inguruari lotzen diozu. Eta munduari, berriz. D ereduan egoki eta nahikotasunez ikasiko dituen beste bi hizkuntzekin, ingelera eta gaztelerarekin alegia, eta hautazko beste horiekin (frantsesa, alemanera...). > > **D eredua hizkuntza-aniztasunerako atea** > > > Euskarazko irakaskuntza komunitate honetan aitzindaria izan da beste hizkuntzen > ikasketa txertatzeko orduan. Orain ziurtatu dezakegu D ereduak zure seme-alabari > hizkuntza-ingurune anitzean moldatzeko gaitasuna ematen diola txikia denetik. Izan > ere, euskara hizkuntza bizia eta arrunta da gure inguruan, eta hori oso lagungarria > izaten da etorkizunean beste hizkuntzak ikastea naturalagoa gerta dakioken. > > Asko hitz egiten da ingeleraz jakiteko garrantziaz, eta euskarazko ereduetan horrela > egiten da. Ingelera txertatua dute curriculumean. Baina ez dugu ahaztu behar estatu > batuarrak txinera ikasten ari direla, merkatu horren potentziala ikusita. Ez dugu ahaztu behar Alemania eta Frantzia Europako motor ekonomikoak direla, eta haiekin lan > egiteko beren hizkuntzaz jakitea eskatzen dutela. Modu berean, Japonia munduko > hirugarren potentzia ekonomikoa da. Eta krisi garai hauetan gure inguru geografikoan > lana aurkitzeko orduan euskaraz jakitea aktibo garrantzitsua da. > > Ez izan zalantzarik, etorkizun hurbilago batean alemanera Europako komunikazio > hizkuntza bilakatuko balitz, edo txinera mundukoa izango balitz, euskarazko eredua > bere curriculumean sartzeko aitzindaria izango litzatekeela, beti izan den moduan. > > Gure seme-alabek modu natural eta positibo batez bizi behar dute hizkuntza- > aniztasuna, aipatu hizkuntza guzti horiek jakin edo ez. Eta horixe da, hain zuzen ere, gure apustua: euskararekin hasi, hau baita munduko bere txokoa, hemen euskaraz bizi ahal eta behar delako, hau delako bere ingurunea, hiztun berriekin elika dezakegulako; eta hemendik beste kolore gehiago bat eman mundu jasangarri, justu, solidario eta begirunetsuagoa, hau da, ekologikoagoa egiteko. > > Euskaraz ikastea hizkuntza bat ikastea baino gehiago da, munduko hizkuntza eta > kultura aniztasunaren aurrean jarrera positiboa, errespetua eta beste hizkuntzekiko > interesa bultzatzea eta piztea da. Oso aberasgarri gertatuko zaie gero eta globalagoa > den mundu honetan. > > <b>Lotu irakaskuntza berdeari</b>. > > > <br> > **(EKE, IKASTOLEN ELKARTEA, NETLE, NIZE, SORTZEN IKASBATUAZ eta TOPAGUNEA)** > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1327307983/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com