Egin klik hemen INPRIMATZEKO


Euskarazko zinpeko itzulpenak eta interpretazio lanak egiteko profesionalaren figura sortu du HPSk

Eusko Jaurlaritza - HPS / Herri-administrazioa / 2010-07-02 / 08:30


Hizkuntza Politikarako sailburuorde Lurdes Auzmendiren esanetan, "egitasmo berritzailea da eta euskararen normalizaziorako beste pauso haundi bat". Habilitazioa lortzeko bi bide nagusi daude: batetik, habilitazio zuzena eta meritu bidezko habilitazioa; bestetik, probak gainditu eta habilitazioa lortzea.



Eusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak Zinpeko itzultzaile eta interpreteen habilitazioari buruzko Dekretua onartu zuen 2009ko apirilaren 21ean. Dekretuaren xedea da, batetik, zinpeko itzultzaile eta interprete gisa aritu ahal izateko gaikuntza profesionala arautzea, bai euskaratik beste hizkuntzetarako eta bai beste hizkuntzetatik euskararako itzulpen eta interpretazio lanetan jarduteko; eta, bestetik, lanbide honetarako gaituak daudenen erregistroa osatzea. Dekretu honen bidez figura berri bat sortuko da. Izan ere, aurrez gaztelaniatik beste hizkuntzetarako eta alderantzizko zinpeko itzulpen eta interpretari lanak egiteko profesionalak bazeuden; euskaratik beste hizkuntzetarakoak eta alderantzizkoak egiteko profesionalak, ordea, ez.

Habilitazioa lortzeko bi modu daude. Batetik, habilitazio zuzena edo meritu bidezko habilitazioa. Habilitazio zuzena lortu ahal izateko Interpretazio eta Itzulpengintzako unibertsitate-ikasketak eta horien barruan halako kreditu kopuru jakin bat eginda eduki behar dira, deialdia arautzen duen Ebazpenaren 2. artikuluan adierazitako baldintzetan, edota bestela, Espainiako Kanpo Arazoetako Ministerioaren tituluaren jabe izan behar da. Meritu bidezko habilitazioa lortzeko, berriz, Lege, administrazio eta ekonomia-arloetako itzulpen eta interpretazio-lanetan esperientzia profesional zehatz bat eduki behar da. Meritu bidezko habilitazioa, ez ohikoa denez gero, aldi batean bakarrik egingo da. Joan den 2010-6-28an, argitaratu zen zinpeko itzultzaile nahiz interpreteen habilitazioa eskuratzeko deialdia. Deialdi honetan habilitazio zuzena eta meritu bidezkoa ahalbidetuko dira. Bestetik, probak gaindituta ere lor daiteke habilitazioa. Probetako deialdia aurtengo irailean argitaratzea aurreikusten da.


Inprimatu



Artikulura bueltatzeko:
http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1277972205