Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Sare-aldizkariak »  Berri berriak »  'Armix max-mix', gaztetxoentzako esperimentu liburua

'Armix max-mix', gaztetxoentzako esperimentu liburua

2010-06-30 / 09:30 / Loinaz Errezola - Elhuyar Fundazioa   KULTURA

Haurren eskola-oporrak hurbiltzen ari direnez, guraso askoren premia da haien seme-alabek ondo pasatzea eta aldi berean gauza berriak ikasteko aukera eskaintzen duten produktu eta jarduerak aurkitzea. Elhuyarren badakigu hori ez dela beti erraza, eta, hori kontutan izanik, 8-10 urte bitarteko gazteei zuzendutako esperimentu-liburu bat argitaratu dugu: Armix max-mix.

Armix max-mix liburuan 29 esperimentu bildu dira, sei gai-multzotan banatuta: janariak, gertaera fisikoak, erreakzio kimikoak, naturako elementuen joerak, eguraldia eta estatistika. Guztiak oso egokiak familia edo lagunartean gozatzeko, eta gazteek erreakzio fisiko eta kimikoen zergatia eta zientziaren oinarriak bizi eta ulertzeko.

Zz esperimentu-seriea

Armix max-mix liburua Zz gazteentzako esperimentu-seriearen lehen liburua da. Gazteak zientzia-gaietara era praktiko eta entretenigarrian erakartzea du aurtengo helburu nagusienetako bat Elhuyar Fundazioak, eta, horregatik, Zz edizioaz gain, ZzL gazteentzako zientzia-narrazio bilduma ere argitaratuko dugu irailean.

Armix max-mix liburua ohiko liburutegietan dago salgai eta baita Elhuyar Fundazioko on line dendan ere, 10 euroko prezioan.


(LOINAZ ERREZOLA Elhuyar Fundazioaren marketin saileko kidea da)


Inprimatu


Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com