|
Euskara elkarteen hitzarmengintza egitasmoen metodologiaren garapena da aurkeztutakoa. Liburua salgai dago Topagunean.
Elkarteetan eragiten hitzarmengintzaren bidez. Entitateak euskalduntzeko
metodologiaren garapena eskuliburua aurkeztu zuen Topaguneak atzo (2010-6-22) Bilbon,
Bizkaiko Foru Liburutegiko ekitaldi aretoan. Eskuliburu honek, era guztietako elkarteetan
euskararen erabilera sustatzeko metodologia garatzen du. Euskara elkarteek 20 urtetan gizarteko
eremu sozioekonomiko ezberdinetan landutako hitzarmengintza egitasmoen metodologia du
oinarrian gaur aurkeztutako proposamenak eta Iņaki Eizmendik, Ebete zerbitzuetako arduradunak,
herrietan diharduten era guztietako elkarteetara egokitzeko lana egin du, Topaguneko Entitateak
Euskalduntzeko Saileko Piedad Dorado (Durangoko Berbaro euskara elkartea), Ainara Labado
(Eibarko ...Eta Kitto! euskara elkartea), Itziar Larzabal (Irun Iruten euskara elkartea), Galder
Unzalu eta Sonia Perezekin batera.
Atzoko aurkezpenean Topaguneko ordezkari Jasone Mendizabal eta Galder Unzalurekin batera,
Ebete-ko Iņaki Eizmendik parte hartu zuen. Metodologiaren garapen eta argitalpenean Topaguneak
lagun izan ditu era berean Bizkaiko Foru Aldundia zein Eusko Jaurlaritza, babesle modura.
Iņaki Eizmendik metodologia bera aurkeztu zuen. Eskuliburua tresna modura jaio dela azpimarratu zuen
eta helburu zehatza duela gogoratu: elkarteetan eragiteko tresna zehatz, erabilgarri eta praktikoa
eskaintzea, elkarteotako bizitza soziala (barne eta kanpo funtzionamendua) euskaldundu dadin.
Metodologia aplikatzeko hiru plan pilotoen emaitzak ere aurkeztu dira. Ermua, Deustu eta Ordizian
izan dira proiektuok martxan 2009 eta 2010 urteetan zehar eta landu diren arloetan (aisialdi, kirol eta kultur elkarteekin landu da nagusiki orain arte) emaitza interesgarriak lortu ditu. Ermuako Euskal
Birusa, Deustuko Berbaizu eta Ordiziako Hitzaro euskara elkarteak izan dira herri hauetan egitasmoak gidatu dituztenak. Azken hilabeteetan beste herri batzuetara hedatzen hasi da metodologia.
Liburua salgai dago Topagunean eta hurrengo asteotan ahalik eta hedapen zabalena emango zaio
metodologia garatzeko interesa duten erakundeen artean.
(JOXE ROJAS GRANJA Topaguneako Hedabide Sailaren arduraduna da)
|