![]() |
Egin klik hemen INPRIMATZEKO |
Euskaltzaindia / Bestelakoak / 2010-06-22 / 09:00
Euskal Herriko Unibertsitateak eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmen berri bat sinatu zuten atzo (2010-6-21) Euskaltzaindiaren egoitzan. EHUren izenean Iņaki Goirizelaia errektoreak sinatu zuen eta, Euskaltzaindiarenean, Andres Urrutia euskaltzainburuak. Hitzarmen horrek EHUren eta Euskaltzaindiaren arteko elkarlana sendotzea du helburu.
Iņaki Goirizelaiak azpimarratu zuenez, "hitzarmenak dioen bezala, gure erakundeen helburuetako batzuk berberak dira, batez ere euskarari dagozkionak eta hori oso inportantea da, EHUk euskararen aldeko jarrera garbi eta sendoa erakutsi baitu hasiera-hasieratik". Bere ondoan, Andres Urrutiak, Unibertsitatearen eta Akademiaren arteko harremanak aspaldikoak direla nabarmendu zuen, eta, besteren artean, bi urterik behin bi erakundeek deituko duten Euskarazko Tesien Koldo Mitxelena sariaz mintzatu zen: "Guretzat berebiziko garrantzia dauka, uste baitugu hor ikusten dela Euskaltzaindiak egiten duen lana nola mamitzen den Unibertsitateko ikerkuntza proiektuetan".
Hauek dira atzo sinatu zen hitzarmenaren ldo nagusiak:
Helburu hauek lortzeko, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Euskaltzaindiak Jarraipen Batzorde bat sortuko dute, sei kide izango dituena, hiru Unibertsitateak izendatuak eta beste hirurak Euskaltzaindiak izendatuak. Hitzarmenak 5 urte iraungo du eta bost urtetik bost urtera luzatu ahal izango da.
![]() | Inprimatu |