Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu berriemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Berri berriak
» EHUk eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmen berria sinatu dute
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Euskal Herriko Unibertsitateak eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmen berri bat sinatu zuten atzo (2010-6-21) Euskaltzaindiaren egoitzan. EHUren izenean Iņaki Goirizelaia errektoreak sinatu zuen eta, Euskaltzaindiarenean, Andres Urrutia euskaltzainburuak. Hitzarmen horrek EHUren eta Euskaltzaindiaren arteko elkarlana sendotzea du helburu. > Iņaki Goirizelaiak azpimarratu zuenez, "hitzarmenak dioen bezala, gure erakundeen helburuetako batzuk berberak dira, batez ere euskarari dagozkionak eta hori oso inportantea da, EHUk euskararen aldeko jarrera garbi eta sendoa erakutsi baitu hasiera-hasieratik". Bere ondoan, Andres Urrutiak, Unibertsitatearen eta Akademiaren arteko harremanak aspaldikoak direla nabarmendu zuen, eta, besteren artean, bi urterik behin bi erakundeek deituko duten Euskarazko Tesien Koldo Mitxelena sariaz mintzatu zen: "Guretzat berebiziko garrantzia dauka, uste baitugu hor ikusten dela Euskaltzaindiak egiten duen lana nola mamitzen den Unibertsitateko ikerkuntza proiektuetan". > > Hauek dira atzo sinatu zen hitzarmenaren ldo nagusiak: > > - Erakunde biek erraztasunak emango dizkiote elkarri beren ikerketa-ondareak erabiltzeko. > > - Euskal Herriko Unibertsitatearentzat, Euskaltzaindia aholkulari ofiziala izango da euskara gaietan. > > - Erakunde biek lankidetza-proiektuak burutuko dituzte ikerketaren arloan, bai elkarrekin jorratuko dituzten ikerketa-ildoen bidez, adibidez urtero biltzarrak, jardunaldiak edo mintegiak antolatuz, eta bai bakoitzak bere ikerketa-programazio orokorrean lehentasunezko ikerketa-ildoak markatuz. > > - Euskaltzaindiak argitaratzen duen liburu bakoitzaren ale bat emango dio Euskal Herriko Unibertsitateari, eta Unibertsitateak ere ale bat emango dio Euskaltzaindiaren Azkue Bibliotekari euskaraz, euskararen inguruan edo Euskal Herriari buruz liburu bat argitaratzen duen bakoitzean. > > - Erakunde biek elkarren esku jarriko dituzte ikerketarako interesgarriak izan daitezkeen lan argitaragabeak, hala nola tesiak edo bestelako ikerlanak. > > - Baterako argitalpen-politika bultzatuko da bi erakundeen artean euskarari buruzko ikerketen emaitzak argitaratzeko. > > - UPV/EHUk eta Euskaltzaindiak bi urterik behin euskarazko doktorego-tesien Koldo Mitxelena sarietarako deia egiten jarraituko dute. > > Helburu hauek lortzeko, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Euskaltzaindiak Jarraipen Batzorde bat sortuko dute, sei kide izango dituena, hiru Unibertsitateak izendatuak eta beste hirurak Euskaltzaindiak izendatuak. Hitzarmenak 5 urte iraungo du eta bost urtetik bost urtera luzatu ahal izango da. > > > - Estreinakoz <i>Plazaberri</i> webgunean argitaratua (2010-6-21) > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1277190145/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com