![]() |
Egin klik hemen INPRIMATZEKO |
erabili.com / Informatika / 2010-06-18 / 10:00
Windows 7 sistema eragileraren eta Windows Live zerbitzu plataformaren euskaratutako bertsioak aurkeztu zituzten atzo (2010-6-17) Bilbon Eusko Jaurlaritzak eta Microsoftek. Softwarea Jaurlaritzaren webgunetik deskargatu daiteke.
Blanca Urgell Kultura sailburuak eta Microsoft Ibérica-ko arduradunetakoa den Montserrat Pardok aurkeztu zuten Windows 7 sistema eragilea eta Windows Live zerbitzu plataforma euskaraz erabiltzeko aukera eskainiko duen sofwarea. Ekitaldian ehun gonbidatutik gora elkartu ziren: herri erakundeetako, euskalgintzako eta unibertsitateko, arte munduko eta teknologia berrien arloan lan egiten duten elkarte eta enpresetako ordezkariak izan ziren aurkezpenean. Bertan, Kirmen Uribek eta Mikel Urdangarinek Internet Kafe ikuskizuna plazaratu zuten.
"Gaur euskararen eta IKTen arteko harremana gehiago sendotu dela esan dezakegu. Euskararen garapenerako teknologia linguistiko onenak baliatzea nahi dugu, y eta bide horretan aurrera egiten ahaleginduko gara", esan zuen aurkezpenean Blanca Urgel sailburuak. Montserrat Pardok, berriz, IKTen esparruan "zabaltzen ari den euskal komunitateari" arreta eta zerbitzuak eskaintzen jarraitzeko asmoa berretsi zuen.
Windos 7 eta Windows Live euskaratuta eskuratu nahi dituzten erabiltzaileek Eusko Jaurlaritzaren webgunean badute horretarako aukera. Kultura Sailaren orri honetan aurkituko dute hori bideratzeko lotura.
![]() | Inprimatu |