Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu berriemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Berri berriak
» Kutsidazu bidea... EHNE eta Topagunearen eskutik!
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Uda honetan euskara praktikatu nahi duten mintzalagun edo berbalagunek, Bizkaian (Busturialdean eta Mungialdean) dauden 17 baserritan izango dute horretarako aukera, Topagunearen eta EHNEren eskutik. Baserritarrek giro euskaldunean murgildu eta euskaraz bizitzeko aukera eskainiko dute, baserriko lanetan laguntzearen truke. > Guztira, hiru mila lagunek hartzen dute parte Euskal Herri osoko 60 herri eta eskualdetan martxan dauden Mintzapraktika programetan. Haietako asko ekainaren 6an bildu ziren Arrasaten, "Mintza Egunaren bosgarren edizioa":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1275893998 ospatu eta "ikasturteari" jai giroko amaiera emateko. > > Mintzapraktika programek aisialdia, gozamena eta euskara uztartzen dute, eta, hiru elementuok kontuan hartuta, udan ere mingaina astindu nahi duten mintzalagunentzako aukera berri bat landu dute elkarlanean Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak eta EHNE Euskal Herriko Nekazarien Elkarteak. > > Hala, uda honetan euskara praktikatu nahi duten mintzalagun edo berbalagunek, Bizkaian (Busturialdean eta Mungialdean) dauden 17 baserritan izango dute horretarako aukera. Baserritarrek giro euskaldunean murgildu eta euskaraz bizitzeko aukera eskainiko dute, baserriko lanetan laguntzearen truke. > > Programa uztaila, abuztua eta irailean jarriko da martxan. EHNEk prest du jadanik parte hartuko duten baserri eta baserritarren zerrenda eta, beraz, orain horietan aritzeko gogoa duten mintzalagun edo berbalagunak bilatzea besterik ez da falta. Boluntario horiek, dohainik eman dezakete izena, eta baserrira bitarteko garraio gastuak ere ordaindu egingo zaizkie. > > Mintzapraktika programetan bezalaxe, parte-hartzea norberaren aukeren araberakoa da honetan ere: aldi bateko egonaldian, egun zehatzetan, ordukako egutegian, behin, aldiro. Bakoitzak duen disponibilitatearen arabera, hain zuzen ere. Izan ere, antolatzaileek programan parte hartu nahi duten guztiek horretarako aukera izatea nahi dute, eta hori dela eta planteamendua ahalik eta malguena egin nahi izan dute. > > Euskara praktikatzeaz gain, baserri giroa ezagutzeko aukera bikaina da! Hain zuzen ere programarekin hasi aurretik, EHNEk formazio saio xumea eskainiko die parte-hartzaileei, baserriko lanaren oinarri-oinarrizko tekniken berri izan dezaten. Urbanita hutsa izatea ere ez da eragozpena, beraz! > > Proiektuan parte hartu edo informazio gehiago nahi? Zalantzak argitzeko, Topagunearekin harremanetan jartzea baino ez dago: "mintzapraktika@topagunea.org":mailto:mintzapraktika@topagunea.org e-posta helbidean edo 948 132693 telefonoan. Izena emateko epea ekainaren 25ean amaituko da. > > Topaguneak eta EHNEk proiektu pilotu honekin ilusionaturik daude hain zuzen ere aurrerantzean elkarlanean jarraitzeko bideak eta aukerak irudikatu dituztelako. > > > <br> > **(OSKAR ZAPATA SOLANO Topaguneko Mintzapraktikako arduraduna da)** > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1276498351/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com