![]() |
Egin klik hemen INPRIMATZEKO |
Edurne Bilbao-IMH / Irakaskuntza / 2010-03-17 / 08:55
Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuak (IMH) berritu egin du Elgoibarko Udalarekin hitzartuta duen kolaborazioa eta Goazen proiektuak sei urtetako emaitzak azaldu ditu.
2010eko martxoaren 15ean, Alfredo Etxeberria Elgoibarko alkateak eta Joxean Egaņa, Makina Erremintaren Institutuko zuzendariak elkarlanerako hitzarmena sinatu dute, IMHko Goazen euskararen erabilera sustatzeko egitasmoa bultzatzen jarraitzeko. Elgoibarko udaletxean sinatzaileen lekuko izan dira Jon Peli Uriguen, Euskara Batzordeburua, eta Edurne Bilbao, IMHren Komunikazio eta Euskara arduraduna.
Sinatutako hitzarmenari esker, azken urteetako laguntza mantenduz, Elgoibarko Udalak IMHri 2010erako 3.000 euro emango dizkio, Goazen proiektuaren jarduera finantzatzeko, non helburu nagusitzat dituen IMHn euskararen erabilera sustatzea eta Makina Erremintaren sektorean eragitea, euskararen erabilera sustatzeko urratsak emanaz (30+10 mintegia, enpresei eskainitako prestakuntza eta zerbitzuak euskaraz aregotzea, proiektuak euskaraz sustatzea...).
Makina Erremintaren Institutuak 2006an estrategia orokorrean berretsitakoaren arabera hiru hizkuntzatan (euskara, gaztelania eta ingelesa) oinarrizko gaitasuna izango duten teknikariak formatu nahi ditu eta, horretarako, hizkuntz-politikak 2015erako adostuta duen bisioa lortzeko lanean dihardu urtero aurrerapausoak emanaz.
Urtetik urtera euskara planak zerbitzu eta lan hizkuntzen bilakaera aztertzen du, besteak beste, eta azpi-proiektu berriak lantzen ditu. IMHk aurtengo udaberrian kanpaina berezi bat abiatuko du eskaintzen dituen euskarazko prestakuntza-zerbitzuak sustatzeko, bereziki langileei zuzendutako prestakuntza iraunkorrari dagokionean, 2008-2009an Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzari esker Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU) eta Ahize-AEK aholkularitza linguistikoarekin landutako merkatu azterketaren emaitzak baliatuz.
IMHn garatzen ari diren Goazen egitasmoaren 2009. urteko balantzea ikus dezakezue beheko agirian:
(EDURNE BILBAO IMHren Komunikazio eta Euskara arduraduna da)
![]() | Inprimatu |