Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu berriemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Berri berriak
» Abizenak euskal grafiaz jartzeko kanpaina jarri du abian UEMAk
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> UEMAk *Guk abizena, zuk?* kanpaina jarri du martxan, euskal abizenak modu ofizialean eta toki guztietan euskaraz izan nahi dituztenentzat. Hartara, *Arteche*, *Aguirre*, *Aurrecoechea*, *Echenique* edo *Echeverria* aldatu eta *Artetxe*, *Agirre*, *Aurrekoetxea*, *Etxenike* edo *Etxeberria* bihurtzeko aukera izango dute interesatuek. > Izan ere, udalerrietako telefono listina hartu besterik ez dago ikusteko zenbat eta zenbat euskal abizen dauden oraindik gaztelaniazko grafiarekin: <i>ch</i>, <i>c</i>, <i>qu</i> eta <i>gui</i> ugari dago oraindik, beste garai baten arrasto baten moduan. > > Iņaki Iturain UEMAko Zuzendaritza Batzordeko kideak <i>Karkara</i> Orioko herri aldizkarian adierazi duenez, "tigrea azeri baten larruan ez da normala, eta hizkuntza bateko abizenak beste hizkuntza batean idaztea ere ez, hizkuntza ekologia hutsagatik". Ekimenaren helburua normalizazioa besterik ez dela gaineratu du Iturainek: "<i>Xexpir</i> edo <i>Zerbantes</i> ez zaizkit batere gustatzen. <i>Shakespeare</i> idazten dute ingelesek eta espainolek <i>Cervantes</i>, nor gara gu horiek berridazten hasteko? <i>Cucuarri</i> ere itsusia iruditzen zait. Baina hitz hori bezain itsusi zaizkit <i>Aguirre</i> edo <i>Echeverria</i>; euskal abizenak baldin badira, zergatik ez euskaraz <i>idatzi</i>: <i>Agirre</i> eta <i>Etxeberria</i>? Ingelesak eta espainolak baino gutxiago ote gara, ba?". > > UEMAko herrietako etxe guztietara helarazi dute abizenak euskalduntzeko kanpaina; izan ere, neguko UEMAren Berripaperean tarte bat eskaini diote kanpainari, eta herritarrek beren postontzian jasotzen dute Berripapera. Horrez gain, herrietako toki esanguratsuetan (udaletxeetan, kultur etxeetan, liburutegietan...) "postalak":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/dokumentuak/2010/UEMA_abizenak.pdf jarri dituzte abizenak euskalduntzeko jarraibideekin. > > UEMAk jakinarazi nahi du, Hego Euskal Herriari dagokionez, UEMAtik kanpoko herrietan ere gauza bera egin behar dela abizenak euskal grafiara moldatzeko, eta dei egiten die euskaldun guztiei bere izanarekin koherente izan eta abizenak euskaratzeko. > > > **Abizena euskaratzeko hiru pausoak** > > > Abizena euskal grafiara moldatu nahi dutenek hiru pauso hauek eman behar dituzte: > > 1. Erregistro zibilera edo bake epaitegira joan eta esan abizena euskal grafiaz ipini nahi duzula. > > 2. Han emango dizuten eskaera orria zure datuekin bete. > > 3. Agiri hauek eraman: > > - Nortasun agiriaren fotokopia. Adinez nagusia ez bazara, gurasoena ere beharko duzu. > > - Hitzez hitzeko jaiotza ziurtagiria > > - Errolda agiria > > - Ezkonduta bazaude edo seme-alabarik baduzu, familia liburua. > > - 16 urtetik gorako seme-alabarik baduzu, seme-alaben nortasun agiriaren fotokopia. > > > <br> > **(IMANOL HARO UEMAren hizkuntz normalizatzailea da)** > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1265269674/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com