Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu berriemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Berri berriak
» HPS "aholkularitza eta kolaborazioa" eskaintzeko prest takografoaren kasuan
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Takografoaren diskoan data euskaraz jarrita izatearen ondorioz Guardia Zibilaren isuna jaso duen kamiolariaren kasuak zeresana ematen jarraitzen du. Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak adierazpena plazaratu du horren harira, bere "aholkularitza eta kolaborazioa" eskaintzeko prest dela azalduz. > Jaengo (Andaluzia, Espainia) Guardia Zibilak isuna jarri zion Arabako garraiolari bati, 2009ko irailean, kamioiko takografoaren diskoan data euskaraz jarrita edukitzeagatik. 4.601 euroko isuna ezarri zioten Guardia Zibilek, "erregistroaren orria faltsutzea" leporatuta. Guardia Zibilaren salaketaren arabera, "aparatuaren diskoan ageri den datak ez du gaurko datarekin bat egiten, gaurkoa 15-09-09 baita, eta 09-09-15 jarrita dago diskoan. Beste disko batzuetan ere arazo bera gertatzen da, eta horrek polizia agentea nahasarazi du, ikuskatzea oztopatuz". > > Kamiolariak helegitea aurkeztu zuen, data idazteko orduan bere hizkuntza erabili zuela eta, euskaraz, gainerako beste hizkuntza batzuetan bezala (ingelesa, esaterako) datak ez direla gaztelaniaz bezala idazten azalduz. Andaluziako Juntak, ordea, isuna berretsi egin du, eta garraiolarien HIRU sindikatuak -isuna jaso zuen kamiolaria sindikatuko kide da- kasua plazaratu du, bidegabekeria salatuz. > > > **HPS, kexuaren zain** > > > Takografoaren kasua dela eta, HPS-k adierazpena plazaratu zuen atzo (2010-2-2). Honela dio, hitzez hitz, adierazpenak: > > "Kamiliolari bati takografoaren diskoan datak euskaraz eramategatik jarri dioten isuna dela-eta hedabideetan agertutako informazioaren inguruan, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak interesa erakutsi du kasuan, eta harremanetan jarri da HIRU sindikatuarekin (kamiolaria bertako kidea da), bere aholkularitza eta kolaborazioa eskaintzeko, Eusko Jaurlaritzak 2008an abian jarritako Elebide-Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Zerbitzuaren bitartez. > > Elebide zerbitzuak ezin du bere kabuz, ofizioz, jardun. Beraz, zain gaude, sindikatuak edo kamiolariak berak zer erantzungo, bidezko iritzitako salaketa edo kexua izapidetzeko". > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1265188917/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com