Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Sare-aldizkariak »  Berri berriak »  Eroskiren 'Consumer' aldizkariaren corpusa, Euskaltzaindiaren esku

Eroskiren 'Consumer' aldizkariaren corpusa, Euskaltzaindiaren esku

2010-01-25 / 09:00 / erabili.com   HIZKUNTZA

Lau hizkuntzatan ematen ditu emaitzak: euskaraz, katalanez, galizieraz eta gaztelaniaz eta Interneten, aldizkariaren webgunean, kontsultatu daiteke.

Eroski Fundazioak Consumer aldizkariaren corpusa Euskaltzaindiaren eskuetan utzi du. Joan den urtarrilaren 21ean, Akademiaren egoitzan egindako "Corpusgintza gaur egun" mintegiaren hasieran eman zioten Eroskiren arduradunek Euskaltzaindiari corpusa jasotzen duen CD-a.

Eroski Consumer Corpusa Eroskiren aldizkariak hamarbi urtez argitaratu dituen testuetan oinarrituta egin da, eta lau hizkuntzatan ematen ditu emaitzak: euskaraz, katalanez, galizieraz eta gaztelaniaz. Corpus honen garapenean, Elhuyar Fundazioak eta Eleka Ingeniaritza Linguistikoak hartu dute parte.

Euskaltzaindiari eman berri dioten corpusa Internet bidez kontsultagai dago, edonoren eskura. Consumer aldizkariaren webgunean dago erabilgarri.


Inprimatu


Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com