Egin klik hemen INPRIMATZEKO


'Mugarik gabeko telebista' kanpaina: sinadurak biltzeko ordua

Euskaltzaindia / Bestelakoak / 2010-01-21 / 08:45


Mugarik gabeko telebista izeneko kanpaina abian da. 2007an Herrialde Valentziarrean sortu zen kanpaina Euskal Herrira heldu da eta Euskal Telebista Nafarroan ikusten jarraitzea, eta legez bermatzea, du xede nagusia. Horretarako, herritarren sinadurak biltzeari ekin diote ekimen hau babesten duten hiru erakundeek: Euskaltzaindiak, Eusko Ikaskuntzak eta Kontseiluak.



Acció Cultural del País Valencià-rekin batera, urtarrilaren 12an Iruñean emandako prentsaurrekoan, erakunde hauetako ordezkariek kanpaina aurkeztu zuten, eta herritarrak deitu, ekimen horren aldeko sinadura eman dezaten. Sinadurak aipatu hiru erakundeon bulegoetan jasoko dira. Sinatzeko epea otsailaren 25ean amaituko da.

Informazioa eta argibideak

  1. Sinadurak biltzeko epea: urtarrilaren 18tik otsailaren 25era.
  2. Pleguak bete baino lehen, oso kontuan izateko oharrak:

KONTUZ!!

Euskaltzaindiaren bulegoak Hego Euskal Herrian

Bulego-orduak: astelehenetik ostiralera, goizeko 9:00etatik arratsaldeko 14:00etara.


Inprimatu



Artikulura bueltatzeko:
http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1264060129